Zer egin genezake plastikoarekin?

Zer egin genezake plastikoarekin? 50. hamarkadan urtero 2 milioi tona plastiko ekoizten zen. Egun, urteko kopurua 370 milioi tonakoa da. Material berrien ikerketak oso lagungarriak dira, baina erronkarik handiena plastikoaren erabilera murriztea da. Zeregin horretan guztiok lagundu genezake. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-egin-genezake-plastikoarekin/@@download/image/plastico-fruta-1536x1024.jpg
2023/01/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

50. hamarkadan urtero 2 milioi tona plastiko ekoizten zen. Egun, urteko kopurua 370 milioi tonakoa da. Material berrien ikerketak oso lagungarriak dira, baina erronkarik handiena plastikoaren erabilera murriztea da. Zeregin horretan guztiok lagundu genezake.
Zer egin genezake plastikoarekin?

Argi dago plastikoa ezinbestekoa bilakatu dela gure egunerokotasunean. Edozein objektutan aurkitu genezake. Plastics Europe-n 2021eko datuen arabera sortzen den plastikoaren %40a pakete-bilgarri moduan erabiltzen da, eraikuntzan material honen erabilera %20koa da eta autogintzan %9koa. Elektronikan ere aplikatzen da (%6), kirola, aisialdian eta etxeetan plastikoaren erabilera %4koa da eta nekazaritzan %3koa.

Material erabilgarri hau 1860an azaldu zen eta XX. mendearen erdialdetik sekulako iraultza izan da. Iragazgaitza da, gogorra, arina, isolatzailea eta nahikoa merkea. Garai hartan propietate hauek sekulakoak ziren, eta ez zegoen plastikoaren pareko materialik. 

Ezaugarri guzti hauengatik iritsi gara egungo zifretara. Erritmo hau ez bada eteten, estimazioen arabera 2035ean 370 milioiren kopurua bikoiztu egingo da eta beste 15 urtetan laukoiztu. 

Plastiko hondakinak ingurumen arazo larria dira, ez baitira erabat desegiten eta mikroplastiko bilatzen dira. Nazio Batuen Erakundearen arabera, urtero plastikozko bost milioi poltsa kontsumitzen dira munduan eta itsasoan dagoen zaborraren %80a plastikoa da.

Ezinbestekoa da beraz plastikoaren hondakinak murriztea. Horretarako gogoratu ditzagun zero waste mugimenduaren hiru arauak: murriztu, berrerabili eta birziklatu. Ordena horretan. Birziklatzea azken pausoa da, lehena hondakin ahalik eta gutxien sortzea.

Hori bai, argi izan arazoa ez dela plastikoa, baizik eta material honi ematen diogun erabilera. Ahalik eta modu arduratsuenean erabili behar dugu. 

Plastikoa zabortegietatik ezberdindu eta birziklatu ahal izateko ezinbestekoa da jatorritik banatzea. Horretarako hiritarren zein erakundeen kolaborazioa behar-beharrezkoa da. Ontzi horian plastikozko ontziak, kontserba latak, tetrabrickak, metalezko tapak eta ontziratzeko erretiluak jaurti behar dira. Behin horiek banatuta hasten da birziklatze prozesua. 

Plastikoak daramatzan gehigarrien arabera, birziklatutako plastikoa aratzagoa izango da ala ez. Zentzu honetan, ez da berdina erosterako garaian plastiko bat edo bestea erostea. 

Elikagaiak biltzeko plastikoarekin amaitzeko ere badaude zenbait ikerketa martxan. Nanoteknologia garatzen ari da horretarako. Elikagaia biltzeaz gain, material berezi honek produktuaren hezetasuna eta tenperatura kontrolatzen ditu. 
Material mota hauen garapenak arazo ekonomiko, etiko eta ingurumenekoari irtenbidea jarri nahi dio. Hauek guztiz garatu artean ordea, gure ardura ere bada, ahal den neurria, plastikoaren kontsumoa murriztea.