Zer egin eiakulazioa kontrolatzeko?

GAZTEZULO.COM atariko sexu kontsulta zerbitzuan gehien errepikatzen den galderari erantzun nahian, isurketa benetan borondatez gerta dadin lagungarri izan daitezkeen hainbat teknika proposatzera gatoz.
Mutil askok ezin izaten dute eiakulazio unea nahieran aukeratu, ezin izaten dute kontrolatu noiz isuri, eta hori arazo iturri bilaka daiteke batzuentzat. Egoera guztietan posible ez bada ere, badira zenbait teknika interesgarri hori hobetzeko.
Nork bere saiakerak eta probak egitea izaten da ohikoena; trikimailu batzuek funtzionatzen dute eta beste batzuek ez hainbeste. Mutil askok aitortzen duten zerbait da, esate baterako, ohekide batekin daudenean, ez eiakulatzearren, euren pentsamenduetan murgiltzen direla, hau da, beste gauzetan pentsatzen jartzen direla. Ideia desatseginak izaten dira maiz, horrek eszitazioa gutxiagotzen dielako. Teknika honek ageriko albo-kalteak ditu; batetik, egoera erotiko-ludiko-festibotik ihes egitera daramatzalako gozamena bat-batean mugatuz; eta bestetik, sexukideak berehala antzematen duelako mutila beste nonbait dagoela, arreta galduta, eta kezkatu egingo da bere buruari galdezka ez ote den nahikoa erakargarria eta abar. Horrek guztiak topaketa hoztu eta sexu kideak elkarrengatik urrun ditzake, horregatik, beste teknika batzuk aipatuko ditugu ordezko gisa.
Kitzikatuta gaudenean, eta horrela jarraitu nahi badugu, gorputzarekin zenbait mugimendu, postura edo jarrera eta flexio egiten ditugu oharkabean. Hauek ezagutzen baditugu, kontrakoak egin ditzakegu eszitazioa apaltzeko eta, ondorioz, eiakulazioa atzeratzeko baina, beti ere, festa erotikotik aldendu gabe.
• Kilikatzen garenean begiak ixteko ohitura badugu, proba dezagun begiak irekitzen, ea horrek gure sentsazioak modulatzen dituen. Edo justu kontrakoa.
• Oinetako behatzak zabaltzen dizkigu eszitazioak? Orduan, biribildu.
• Belaunak luzatzen ditugu? Ba, tolestu.
• Buruz gora beroago? Ba, jarrai dezagun buruz behera.
• Uzkurtu dezagun uzkia, ea zer gertatzen den.
• Har ditzagun barrabilak eskuekin eta luzatu apur bat beherantz.
• Zakila laztantzeko aurrera eta atzerako mugimenduak erabiltzen ditugu? Probatu marrazki borobilak egiten airen, edo gora eta behera, edo alboka.
• Eskuin eskuarekin ukitzen dugu zakila? Zer gertatzen da ezkerrarekin eginez gero?
• Jar dezagun gure mihia aho zapaiaren kontra.
• Etzanda aritzeko joera badugu, zer iruditzen zutik egitea? Eta eserita? Belauniko?
• Azken proposamena zakilaren mokoa edo punta eskuetako hatz lodien alde bigunarekin estutzea da; ez du minik egiten eta lagungarria izan ohi da. Esku bakarrarekin ere egin daiteke.
Teknika hauek lehenik bakarka probatzea da interesgarriena, gorputzaren erreakzioak aztertzea eta, ondoren, gure burua ondo ezagutzen dugularik, sexu kidearekin gaudenean ere baliatzea. Lagunarekin hitz egiteko konfiantza garatzeak eta bakoitzak zer nahi duen edota ze intentsitate nahiago duen ezagutzen joateak asko erraztuko du dena, asmakizunetan ibili behar izan gabe.
Bikote askorentzat, azkar eiakulatzea ez da arazoa, euren arteko harremanen ezaugarri bat baizik, eta beraz, bakoitzak jakingo du ze helburu dituen, bizitako esperientziek asebetetzen ote duten ala, kontrara, deseroso eta desegoki sentiarazten duten.

Testua: Carlos J. Lahoz
Osagaiak:
Sei txirla handi pertsonako, sagar bat, limoi erdia eta soja lezitina (aukeran).
Nola prestatu:
Txirlak garbitu, ireki eta plater batean utzi.
Sagarra likidotu eta limoiari zukua atera. Guztia katilu batean batu eta irabiatu. Irabiagailuaz likiduaren gainazalari eragin, burbuilak sor ditzan (soja lezitina goilarakada bat gehitzeak lagun dezake burbuilek gehiago iraun dezaten).
Goilara batekin, gainazaleko burbuila horiek jaso eta txirla irekien gainean ipini. Txakolia edari bikaina izan daiteke, laguntzeko.
Iradokizuna:
Planik ote dagoen jakiteko, mahaikideari begiratu begietara txirla ahora daramazuen bitartean. Begiradari eusten badizu, gogoz xurgatzen badu txirla eta ezpainak milikatzen baditu... iratzargailuak joko du berehala. Begirada jaisten badu irribarre lotsatiarekin, gaua ondo bukatuko duzue agian. Hirugarren aukera aurpegi txarra izan daiteke; hala bada, fruitua ez da oraindik ondu eta beste garaje bat bilatu behar duzu aparkatzeko.

Txirla gordinak sagar eta limoi airez