Zer egin bidaltzeaz damututako mezuekin

Zer egin bidaltzeaz damututako mezuekin Oraindik mugatutako bertsioa bada ere, WhatssAppek bidalitako mezu, irudi eta bideoak ezabatzeko aukera eskainiko du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-egin-bidaltzeaz-damututako-mezuekin/@@download/image/como-recuperar-mensajes-eliminados-en-whatsapp.jpg
2017/04/03
albiste-laburra
Oraindik mugatutako bertsioa bada ere, WhatssAppek bidalitako mezu, irudi eta bideoak ezabatzeko aukera eskainiko du.
Zer egin bidaltzeaz damututako mezuekin

Nork ez du noizbait bidalitako mezu batekin segituan damua sentitu? Edota pertsonaz nahastu eta egokitzen ez zitzaio horri mezua igorri? Oraindik mugatutako bertsioa bada ere, WhatssAppek bidalitako mezu, irudi eta bideoak ezabatzeko aukera eskainiko du aurrerantzean. Baina baldintza batekin; gehienez 2 minutuko epea eskainiko du damutzeko.

Twitter bidez iragarri berri du WABetaInfo plataformak WhatsAppen azken berrikuntza; orain arte, mezuak borratzeko aukera eskaini du aplikazioak, baina horrek soilik pantailatik desagertarazten ditu, ez du besteei iristea ekiditen.

Dena den, bertsio berriak ere ez du mezuaren arrastoa erabat desagerraraziko, izan ere, mezuaren hartzaileari abisu bat jasoko du, igorleak mezua borratu duela jakinaraziz. Eta bada beste gauza bat ekidin ezin dutena; akatsaz konturatu aurretik dagoeneko hartzaileak mezua irakurri izana.