Zer egin animalien aurkako tratu txarren testigu izanez gero?

Datuak nahiko adierazgarriak dira: Espainiar Estatuko Etxeko Animalien Elikagaien Fabrikatzaile Nazionalaren (ANFAAC) datuen arabera, Espainiako etxeetan txakur eta katuen kopurua %38 hazi da 2019tik 2021era. Ez da Espainiako joera soilik, mundu osoan, geroz eta pertsona gehiagok erabakitzen dute euren bizitza animalia batekin partekatzea.
Alta, honezkero jakingo duzu, pertsona guztiek ez dietela euren animaliei behar duten zaintza eskaintzen. Litekeena da sekula horrelako pertsonekin topo egin izana eta animalien aurkako tratu txarren testigu bihurtuz.
Horrelako egoera baten aurrean erabat ulergarria da paralizatua gelditzea, nola jokatu jakin gabe. Edo zure lehen errekazio oldarkorra izatea. Baina, noski, ez da bide egokia. Horren ordez, mota honetako tratu txarrak ikusiz gero jarraitu beharreko pausoak azalduko dizkizugu.
Hasteko tratu txarrak ez dira beti fisikoak, hau da, tratu txarra ez da animalia kolpatzea bakarrik. Hori tratu txar aktiboa litzateke, baina tratu txar pasiboak ere badaude, adibidez balkoi batean itxita uztea, beroa egiten duenean auto baten barruan uztea, bakardadean uztea, abusu sexualak... bai, animaliak bortxatzen dituzten pertsonak ere badaude eta salatu egin behar dira.
Argi al duzu zer motatako tratu txarra behatzen ari zaren? Bada orain honen larritasuna baloratu behar duzu. Aipatutako erakundeko adituen arabera egoera jakin bat momentu zehatz batean gertatzen ari bada, gomendagarriena udaltzain edo ertzaintzari abisatzea da eta ondoren erabakiko da nola jokatu. Bereziki animalia arriskuan baldin badago. Ez galdu denbora elkarte jakin baten zenbakia bilatzen, besterik gabe deitu 112ra. Ah! Eta ez du axola ez bada txakur edo katu bat, beste animaliak ere babestu beharra daude.
Gomendio gehigarri bat, profitatu zure mugikorreko teknologia gertatzen ari denaren inguruko argazki eta bideoak biltzeko, proba bezala erabili baitaitezke. Beste testiguekin ere hitz egin zenezake eurek ere deklarazioa eman dezaten. Hori bai, ez jarri sekula zure segurtasuna arriskuan. Bilatu zentzuzko oreka bat animalia lagundu eta zure burua babestearen artean. Horretaz gain, Pacma alderdiak, salatzerakoan polizia-etxean aurkeztu beharreko salaketaren eredu bat garatu du, hemen topatu dezakezu. Hori esker, denbora asko aurreztuko duzu.