Zer egin amona Mariarekin?

Zer egin amona Mariarekin? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-egin-amona-mariarekin/@@download/image/2011347253asier_altuna_telmo_esnal.jpg
2012/12/13
berria
Zer egin amona Mariarekin?
Telmo Esnal eta Asier Altuna euren bigarren lan luzea errodatuko dute aurten Donostian. Urteberrion, Amona! izango du titulu filmak eta adineko jendearen inguruan sortzen diren deserosotasunak izango ditu ardatz. Alaba Mirentxuk eta honen senar Joxemarik amona Maria egoitza batera eramatea erabakitzean hasiko dira gorabeherak. Aupa Etxebeste! (2005) lehen filmean legez, umoreak leku handia izango du, baina dramatik ere edango du. Donostiako Zinemaldian aurkezteko modura izatea da zuzendarien asmoa.