Zer dira mikrolodifobiak eta zergatik ez dira desagertzen

Zer dira mikrolodifobiak eta zergatik ez dira desagertzen Zinema eta telebistan erregulartasunez agertzen dira gehiegizko pisua duten pertsonen hainbat estereotipo: barregarriak izan ohi dira, inozoak eta ez diote jateari zuten. Mikrolodifobia hauek gizartean ematen direnaren isla dira eta gure sistemak betikotu egiten ditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-dira-mikrolodifobiak-eta-zergatik-ez-dira-desagertzen/@@download/image/kat-euphoria.jpg
2022/09/13

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Zinema eta telebistan erregulartasunez agertzen dira gehiegizko pisua duten pertsonen hainbat estereotipo: barregarriak izan ohi dira, inozoak eta ez diote jateari zuten. Mikrolodifobia hauek gizartean ematen direnaren isla dira eta gure sistemak betikotu egiten ditu.
Zer dira mikrolodifobiak eta zergatik ez dira desagertzen

Euphoria telesailak horrekin hausteko ahaleginak egin ditu. Telesailean "esaten diotena axola ez zaion neska gizen bat baino ahaltsuagorik ez dago" bezalako esaldiak entzun litezke Kat pertsonaiaren ahotik. 

Gehiago dira estereotipoak iraunarazten dituztenak, ordea, Bridget Jones edota Sex & the City dira adibiderik ezagunenetakoak. Bertan, pertsona gizenak dibertigarriak dira, inozoak eta ez diote jateari zuten. Fikzioan horrelako estereotipoen etengabeko bonbardaketa dela eta, litekeena da asko gure garunean txertatzea. Alabaina, gehiegizko pisua duten pertsonei buruz egunerokotasunean (zein fikzioan) esaten diren gauza asko horren sotilak dira, oharkabean pasatzen direla eta horiek dira mikrolodifobiak.

Hauek ez dira indarkeria fisikoaren manifestazio bat, baina mikrolodifobiek estresa, herstura edota antsietatea sortzeko gaitasun handia dute. Adituen iritziz, fenomeno hau bizi dugun testuinguru soziopolitikoan sortzen da. Gure munduan txertatua dagoen botere sistemak identitate menderatzaileak eta identitate menderatuak sortzen ditu. Menderatzaileak sistema betikotzeko funtzionalenak direnak dira.

Berdina gertatzen da generoarekin ere. Genero menderatzailea orientazio heterosexuala izan da, familia nuklear baten oinarriak direlako, eta aldi berean, kontsumo gizartearen oinarri. Zer gertatzen da begirada hau irudi pertsonalera, gorputzetara bideratzen badugu? Hemen ere araututa dagoen gorputzaren irudia dago eta beste bat ez dituena arau horiek betetzen.

Honela, gehiegizko pisua duten pertsonei ez zaie gaitasun profesionalik egozten edota desira sexualik. Azken finean, guztia eskema sozial bat da. Niaren gehiegizko gorespena erakusten dute iragarkiek, sare sozialek eta erakundeek "zure bertsiorik onena izan behar duzu" lelopean.

Gizarteak gizen moduan hautematen dituen pertsonei, aldiz, honelakoak esaten zaizkie: ez zarete behar beste saiatzen, ez dituzue exijitzen zaizkizuen baldintzak betetzen (dieta egin, gimnasiora joan)... Menderatzailea den modeloarekin ez dira bat etortzen, kanpoan geratzen dira, ez dira bere zati. Dikotomia hau mantentzen den bitartean pertsona lodiek bazterkeria pairatzen jarraituko dute. Izan gaitezen horretaz kontziente eta saiatu mundu txikiak aldatzen!