Zer dakigu koronabirusaz ile eta makillajean?

Zer dakigu koronabirusaz ile eta makillajean? Zurrumurru batzuk zabaldu dira diotenak birusa ilera edo makillajera itsatsi daitekeela. Zer dakigu horretaz? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-dakigu-koronabirusaz-ile-eta-makillajean/@@download/image/girl-paints-her-lips-with-red-lipstick-the-beauty-of-the-face-makeup-illustration-in-pop-art-retro-comic-style-vector.jpg
2020/03/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Zurrumurru batzuk zabaldu dira diotenak birusa ilera edo makillajera itsatsi daitekeela. Zer dakigu horretaz?
Zer dakigu koronabirusaz ile eta makillajean?

Ez da ebidentzia zientifikorik aurkitu ilea edo makillajea faktore arriskutsuak izan daitezkeenak diotenak koronabirusaz kutsatzerako garaian. Osasunaren Mundu Erakundeak ere ez du inongo gomendiorik egin honi buruz.

Koronabirusaren biziraupena ilean oraindik ez da ikertua izan (edo behintzat datuak ez daude eskura). Horregatik adituek gomendatzen dute gaiarekin ez obsesionatzeko eta besterik gabe higiene gomendio ofizialak jarraitzeko: eskuak maiztasunez garbitu eta orokorrean higienea zaindu. 

Printzipioz, gorputzeko zati hau gainazal bat bezala kontsideratzen badugu OMEk gogorarazten du COVID-19 birusak oraindik ez dakigula zenbat denboran bizirauten duen gainazaletan, izan liteke ordu batzuk edo egunak. Gainera, kanpoko baldintzen araberakoa izango da, izan hezetasuna edo beste faktoreak. 

Erakundearen gomendioa da, kutsatuta dagoela pentsatzen baduzu gainazal bat, desinfektatzaile sinple batekin garbitzea birusa ezabatzeko eta gure buruak zein gure ingurukoak babesteko. 

Ikertzaile batzuk hala ere, aipatu dute ilean birusa geratu litekeela, baina ez dela gainazalik egokiena biziraun dezan. Beraz, aukerak oso txikiak dira. Hori dela eta, modu honetara kutsatzea ia ezinezkoa dela aitortzen dute. Hori gertatzeko norbaitek iletik hurbil eztula egin beharko liguke, gune guztia tantaz utziz eta ondoren, gune hori sudur zein ahora eraman beharko genuke. 

Gogoratu birus honen transmisioa arnasketa bidezkoa dela, beraz, krema edo makillajea aurpegian emateak ere ez luke arriskurik birusak ez baitu azala pasatzen. Eztula egin beharko litzateke krema edo makillajean kutsatzeko eta ondoren jan edo sudurretik sartu. Hori bai, adituek aholku hau ematen dute: egun hauetan maiztasunek eskuak eta aurpegia garbitzeko eskatzen zaigun honetan, ez du zentzu handirik makillatzeak. Garrantzitsuena beraz, higienea mantentzea da.

Hori bai, noizean behin etxean zaudela ezpainak gorriz margotzeko tentazioa baduzu ez uko egin horri, noizean behin ere garrantzitsua izan daiteke, besteen begirada kontuan hartu gabe gure buruarentzat egiten duguna!