Zer dago GAZTEZULOko martxoko azalaren atzean?

Zer dago GAZTEZULOko martxoko azalaren atzean? Postontzia ireki eta martxoko GAZTEZULO aldizkariaren azala ikusi duzunean, ziur sorpresa hartu duzula! Bertan, lehen aldiz, ilustrazio bat jartzea erabaki baitugu. Horretarako Xabier Sagasta artistarengana jo dugu. Hauxe da irudiaren bitartez igorri nahi izan duena: https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-dago-gaztezuloko-martxoko-azalaren-atzean/@@download/image/azala_204 (1).jpg
2019/03/05

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Postontzia ireki eta martxoko GAZTEZULO aldizkariaren azala ikusi duzunean, ziur sorpresa hartu duzula! Bertan, lehen aldiz, ilustrazio bat jartzea erabaki baitugu. Horretarako Xabier Sagasta artistarengana jo dugu. Hauxe da irudiaren bitartez igorri nahi izan duena:
Zer dago GAZTEZULOko martxoko azalaren atzean?

Egilea, esan bezala, Xabier Sagasta izan da; bere obraz gozatu nahi baduzu bere webgunea eta instagram kontutik pasatzea gomendatzen dizugu; zoragarria egiten duen guztia!

Baina, zer dago azal honen atzean? Sagastak azalduko dizu:

"Irudiak, pentsamendu feministak azken urteotan plazaratu dituen zenbait gai, eta alor horretan mahai gainean jarri diren zenbait kontraesan uztartzen ditu:

 1.- Feminismoaren izaera iraultzailea: erroan, sistema kapitalistak bermatzen dituen desparekotasun desberdinei (matxismoa, arrazakeria, klasismoa) egiten die aurre, gure gizarte-ereduak botere-erlazio desoreka berezkoa baitu.
Vs
Sistemak asimilatutako aldarrikapena, erlatiboki asetuta dagoen gizartearen parte batean oinarritzen dena (botere-banaketan, beste emakume batzuk baino pribilegio gehiago dauzkan emakume zuriaren "feminismo mugatuaren" adibidea, bidegabekeriaren aurkako borroka norberaren alorrera mugatzen duena emakume kolektibo baztertuagoak aintzakotzat hartu gabe). Arazo honen inguruko iritzi ugari plazaratu ziren eztabaida-leku feminista eta anti-arrazistetan iazko AEB-tako "Women's March"-en baitan ikusitako irudien harira, esaterako.

 2.- Borroka feministaren egunerokotasuna eta izaera ihardukitzailea.
Vs
Egun bakarreko manifestaldia, ospakizunez jantzia.

3.- Borrokaren zailtasuna, gure gizartearen oinarrien eta gure heziketaren beraren aurka baikoaz; beraz, bidea luzea da eta oso urrun gaude oraindik errealitate feminista batez.
Vs
"Asko aldatu dira gauzak, gizartea ez da lehen zena, daraman berezko joerarekin naturalki etorriko dira lorpenak datozen urteotan".

 

4.- Ekintzara bideratutako mugimendua, eta militantziak dakarren nekea.
Vs
Trending topic-aren eta sare sozialen berehalakotasuna. Berehalakotasun hau, eta feminismo hitzaren sistemaren asimilazioa, erabiltzaile edo kontsumitzailearen asetze-tresna bezala (ondo sentitzen gara "aldarrikapen feminista" bat sarean jarri eta taldearen onespena jasotzerakoan).

 

Ideia hauek, marrazkian, elementu desberdinen bidez azaltzea izan dut helburu, adibidez:

1. puntua, gure sistemaren baitan arrazak edo klase ekonomikoak indartzen dituen desparekotasun matxista.
2. puntua, janzkera aldetik: Euskal Herriko martxa feministen buru-berokia eta zapi moreak Vs AEBtako martxoak 8ko manifestaldiko txano arrosa.
3. puntua, borrokan tinko Vs norberaren poztasun bat-batekoaren bilaketa.
Janzkerak dakarren sinbologian, buru-berokiari lore-sugar horiek gehitu dizkiot, ideia iraultzaileak irudikatzeko.
Gorputzean, ordea, pertsonaia berdinak sastrakak eta arantzak erakusten ditu, borrokaren zailtasuna, guztiok dauzkagun kontraesanak, eta emakumearen gorputzak egunerokotasunean jasaten dituen erasoak eta bortizkeria adierazteko.
Beste pertsonaiak, estanpatu erregular "tradizional" bat aurkezten du, gure gizarteak sortu duen feminitatearen ideia, askotan emakumearen kartzela dena, adierazteko.
Azkenik, eta kartaren diseinuak ematen digun zerbait den arren, interesgarria da beheko emakumetasunaren sinboloa gurutze sinbolo bilakatzea; izan ere, gure gizartearen baitan, kristau morala tresna boteretsua izan da "benetako emakumearen" ideia tradizionala betikotzeko."