Zer da intimitate-koordinatzaile bat eta zergatik ari dira errodaje gehienetan erabiltzen

Zer da intimitate-koordinatzaile bat eta zergatik ari dira errodaje gehienetan erabiltzen Bi urte baino ez dira errodajeetako set ezberdinetan agertzen hasi zirela. Sexu eszenen filmaketek polemikak piztu ditu azkenaldian, eta figura berri horrekin saihestu egin nahi dira. Zer dira eta zein da zehazki beraien lana? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-da-intimitate-koordinatzaile-bat-eta-zergatik-ari-dira-errodaje-guztietan-erabiltzen/@@download/image/maxresdefault.jpg
2020/08/03

Testua: Gaizka Izagirre@Gaizka_Izagirre

Bi urte baino ez dira errodajeetako set ezberdinetan agertzen hasi zirela. Sexu eszenen filmaketek polemikak piztu ditu azkenaldian, eta figura berri horrekin saihestu egin nahi dira. Zer dira eta zein da zehazki beraien lana?
Zer da intimitate-koordinatzaile bat eta zergatik ari dira errodaje gehienetan erabiltzen

Beren eszenen filmaketa prestatzeko, aktoreek beraiena ez den azentu bat menderatzen laguntzen dieten irakasleak dituzte, eta, espezialistek berriz, dantza egiten, zaldi gainean ibiltzen, suge bat lepoan zintzilikatzen, armak erabiltzen edota ekintza-eszenak koreografiatzen irakasten diete, baina 2018ra arte ez zen uste "intimitate-eszenak ikuskatuko zituen pertsona baten presentzia beharrezkoa zenik".

Orain dela hilabete batzuk, No Time to Die, 007 agentearen film berriak, protagonistaren sexu eszenetarako intimitate koordinatzaile bat kontratatu zuenaren albistea zabaldu zen. Litekeena da bere garaian irakurle batzuk harritzea informazio horrekin topo egitean, baina, egia esan, intimitate-koordinatzailearen figura hori ez da berria. AEB-tako telesailen errodajeetan maiz erabiltzen dira #MeToo mugimenduak bultzatu zuenetik, aktoreak, eta zehazkiago emakumezko aktoreak, izaera sexualeko egoeretan nola tratatzen zituzten hainbat alderdi birplanteatzera eraman zuenetik.


The Deuce
, HBOren 70eko hamarkadako pornoaren gorakadari buruzko fikzioa, pertsona horietako bat kontratatu zuen lehen telebista ekoizpenetako bat izan zen. Emily Meade aktoreak David Simon eta George Pelecano sortzaileei iradoki zien, "Pentsatzen hasi nintzen, errodaje batean edozein motatako ekintza egiten duzuenean, autoekin kale bat gurutzatzea bezain erraza den zerbait, edota platoan haur bat edo animalia bat dagoenean, legez dena babesteko eta errazteko dagoen jendea dagoela hor. Aditua den jendea alegia. Eta, bestalde, sexualitateari dagokionez, ez dago inolako sistema edota kontrolik. Inoiz ez da egon pertsona bat aktoreari babes hori emateko edota irizpide batzuk finkatzeko".

The Deuce telesailean lan egin zuen koordinatzailea Alicia Rodis izan zen, eta, telesail horretatik aurrera, HBOk bere filmaketa guztietan figura hau txertatzea eskatu zuen, eta ez dira bakarrak izan.

Eta zein zehazki intimitate-koordinatzaile baten lana? Suranne Jones-ek, Gentleman Jack telesaileko protagonistak, duela gutxi azaldu duenez, ekoizpen horren filmaketan bat izan zuten alboan, sexu-eszena batean parte hartzen zuten alde guztiek zertan ari ziren jakiteko moduko irizpideak eta gomendioak ematen zituena: "Inor lotsatuta senti ez dadin, eroso, erremintak eta aholkuak eskaintzen dizkizu". Alicia Rodis-ek The Washington Post egunkariari aipatu zionez, "Zuzendariek eta aktoreek lehenago hitz egiten dute. Halaber, aldez aurretik badakigu aktoreek zein biluztasun-maila izango duten, bat-batean, grabatzera doazen unean, 'ez' esan behar duten egoera deseroso eta bortitza saihesteko, platoetan botere-dinamika handia baitago ".


Geroz eta ekoizpen gehiagok intimitate-koordinatzaile bat dute, zuzendariaren "beharren" eta aktoreen mugen arteko bitartekari lanak egiteaz arduratzen den pertsona hori, aktoreek eroso, babestuta eta seguru senti daitezen bermatuz, aurretik gertatu direnak errepika ez daitezen. Garrantzitsuena da geratzeko iritsi direla. #MeToo mugimenduari eskerrak eman behar dizkiogu bete behin.

 

 

iturria: fueradeseries