Zer aurkituko duzu uztaileko GAZTEZULO aldizkarian?

Zer aurkituko duzu uztaileko GAZTEZULO aldizkarian? Maddi Ane Txoperena kazetari, idazle eta bertsolaria da gure uztaileko protagonista. Bestalde, noski, betiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu uztailaren 1etik aurrera. Jakin nahi zein diren? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-aurkituko-duzu-uztaileko-gaztezulo-aldizkarian-1/@@download/image/AZALA_241.jpg
2022/06/29
Maddi Ane Txoperena kazetari, idazle eta bertsolaria da gure uztaileko protagonista. Bestalde, noski, betiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu uztailaren 1etik aurrera. Jakin nahi zein diren?
Zer aurkituko duzu uztaileko GAZTEZULO aldizkarian?

 

Txoperenak bere bigarren liburua kaleratu du, Ez erran inori deitutakoa. Sexu abusuek dakartzaten ondorioak ditu mintzagain bertan eta hortik tiraka elkarrizketan hainbat hausnarketa interesgarri oparitu dizkigu. Ez galdu!

Erreportajea atalean Maitane Legarreta Etxezarretan geure burua zalantzan jartzeko ohitura txarrari buruz aritu zaigu. Iruzurtiaren sindromea izenez ezagunago den sentsazioa da eta berari buruz galdetu dio Leire Pinedo psikologoari. 

Atal berri bat ere badugu Asiako Labirintoak deitutakoa. Olatz Urkia kazetaria Txinan bizi da eta Mengge Txetxen neskaren historia ezagutzera eman digu, Asia honelako pertsona interesgarriz josita dagoela erakustea izan du helburu. 

Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Telmo Irureta aktorearekin ibili gara lardaskan.

Ingurumena atalean Maite Uriarte klima aldaketaren ondorioetara egokitzeko beharraren inguruan mintzatu da. Izan ere, tenperatura globala igotzearekin batera aldaketa fenologikoak ezinbestean gertatzen dira. Aldaketa horiek garaiz eskuratu ezean, espezie ugari desagertu egingo dira. Gehiago jakin nahi? Ez galdu artikulu interesgarria!

Lumazain atalean, Maitane Legarreta Etxezarretak aurrerago aipatu dugun Maddi Ane Txoperenaren liburu berrian sakondu du eta baita Gartxot Unsain artista polifazetikoaren lehen nobelan ere. 

Sukalde Kontuak atalean, berriz, Oraitz Garciak ogirik onenak non topatu ditzakezun kontatuko dizu. Ogizalea bazara ondo apuntatu bertako gomendioak!

Ohitura onak mantenduz musika, telesail eta pelikula gomendio ugari ere badakartzagu. Baita ilustrazio eta argazki bikainak ere. Uztailaren 1etik aurrera eskuragarri, galdu egingo duzu?

Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: