Zer aurkituko duzu urtarrileko GAZTEZULO aldizkarian?
Gure elkarrizketa nagusiaren protagonista Ibai Aizpurua bideojoko garaitzailea da. Zomorro studio-ren sortzailea da eta baita Barraka edo Nazka bezalako joko dibertigarriena ere. Bideojokoen industria erraldoiaz, sormenaz eta beste hainbat kontuz aritu gara berarekin.
Erreportajea atalean Maitane Legarreta Etxezarretak emakumezko argazkilarien inguruko testu interesgarria osatu digu. Bertan hainbaten biografiak eta argazkiak ezagutzeaz gain, gure euskal emakumezko argazkilarien zerrenda interesgarria ere osatu digu.
Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Malen Altuna kazetariarekin ibili gara lardaskan.
Atal arinekin jarraituz, Zirt-Zart deitutakoa ere badugu. Bertan, Leire Vargas idazle eta itzultzaileak ezohiko galderentzat ezohiko erantzunak topatu behar izan ditu. Bi aldiz pentsatu gabe botatakoak izan dira, inongo zentsurarik gabe.

Moda kontuak ere badakartza Iraide Ibarrondok. Bertan 2023ko joera eszentrikoenen errepasoa egin digu eta ziur zenbaitzuk txundituta utziko zaituztela!
Pantaila Txikian sailean, Gaizka Izagirrek Netflix-en aurki litekeen Leave the world behind pelikula gomendatu nahi digu. Zergatik? Irakurri atala eta jakingo duzu.
Ohitura onak mantenduz musika, telesail eta gomendio ugari ere badakartzagu. Baita bidaiak, albiste baikorrak eta argazki bikainak ere. Urtarrilaren 5etik aurrera eskuragarri, galdu egingo duzu?
Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez:
