Zer aurkituko duzu urriko GAZTEZULO aldizkarian?

Zer aurkituko duzu urriko GAZTEZULO aldizkarian? Urria ez dator urri gure aldizkarian. Errutinatik atera eta kulturaz aberastu nahi baduzu, ez galdu hilabete honetako aldizkaria. Jon Zabalegui "letter" artista dugu protagonista. Baina, noski, betiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu urriaren 6tik aurrera. Jakin nahi zein diren? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-aurkituko-duzu-urriko-gaztezulo-aldizkarian-3/@@download/image/AZALA_254.jpg
2023/10/04
Urria ez dator urri gure aldizkarian. Errutinatik atera eta kulturaz aberastu nahi baduzu, ez galdu hilabete honetako aldizkaria. Jon Zabalegui "letter" artista dugu protagonista. Baina, noski, betiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu urriaren 6tik aurrera. Jakin nahi zein diren?
Zer aurkituko duzu urriko GAZTEZULO aldizkarian?

Jon Zabaleguiren lan tresna letrak dira. Letrak mezua azpimarratu, indartu edo edertzeko erabiltzen ditu, edo beste modu batera esanda, letrak ez ditu idazten, marraztu baizik. Lanbide eder bezain bitxi honen nondik norakoez mintzatu zaigu nafarra gure elkarrrizketa nagusian. 

Erreportajea atalean HAES mugimendua ezagutarazi digu Jaione Dagdrømmer-ek. Geroz eta nutrizionista gehiago ari dira batzen mugimendu honetara, dietaren kulturari agur esanez. Horietako bat da Maddi Etxeberria eta berak azaldu digu zertan datzan bizitzeko filosofia hau. 

Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Unai Ribera, hau da, DJ Fulanarekin ibili gara lardaskan. 

Atal arinekin jarraituz, Zirt-Zart deitutakoa ere badugu. Bertan, Leire Letu musikariak ezohiko galderentzat  ezohiko erantzunak topatu behar izan ditu. Bi aldiz pentsatu gabe botatakoak izan dira, inongo zentsurarik gabe.

Zientzia Kaieratik atalean Ziortza Guezuragak igel eta kakalardoaren arteko borroka bitxia erakutsiko digu. Borroka diot, baina ez da hori ere, zientzia fikzioko istorio bat dirudi gehiago. Baina honaino irakurri dezaket, ez dizut eta spoilerrik egin nahi.

Joystick Bi ere badator bueltan. Beñat Rodriguezek bi bideojoko bikain gomendatu dizkigu, biak folklore eta tradizioaren iruditeria erabiltzen dute, usadio zaharrak XXI. mendera egokituz. Jakin nahi zein diren, bada ez galdu atal hau!

Sukalde Kontuaken, oraingoan Oraitz Garcia, sukaldera ez, upategietara sartu da. Hain justu, Biba Ardoak proiektua ezagutarazi digu. Euskal Herri osoko mahasti ezberdinak elkartu dira gure lurraldean sortutako ardorik onenak ekoitzi eta ezagutarazteko. 

Pantaila Txikian sailean, Gaizka Izagirrek The deepest breath dokumental itogarria gomendatu digu. Netflix-en dago apneari buruzko dokumental hau. Alessia Zecchini du protagonista, uperkaritza libreko munduko txapelduna. 

Ohitura onak mantenduz musika, telesail, pelikula eta gastronomia gomendio ugari ere badakartzagu. Baita bidaiak, albiste baikorrak eta argazki bikainak ere. Urriaren 6tik aurrera eskuragarri, galdu egingo duzu?

Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: