Zer aurkituko duzu urriko GAZTEZULO aldizkarian?

Zer aurkituko duzu urriko GAZTEZULO aldizkarian? Jon Kareaga ingurumen aktibista mundua aldatzen saiatzen dabil buru-belarri, sekula baino hurbilago dugun klima aldaketari buelta emateko asmoz. Tartetxo bat hartu du, ordea, guri elkarrizketa interesgarri bat eskaintzeko. Bestalde, noski, betiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu urriaren 7tik aurrera. Jakin nahi zein diren? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-aurkituko-duzu-urriko-gaztezulo-aldizkarian-2/@@download/image/AZALA_243.jpg
2022/10/05
Jon Kareaga ingurumen aktibista mundua aldatzen saiatzen dabil buru-belarri, sekula baino hurbilago dugun klima aldaketari buelta emateko asmoz. Tartetxo bat hartu du, ordea, guri elkarrizketa interesgarri bat eskaintzeko. Bestalde, noski, betiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu urriaren 7tik aurrera. Jakin nahi zein diren?
Zer aurkituko duzu urriko GAZTEZULO aldizkarian?

Udazken betean sartuta gaude, eta bero gehiegizko horiek atzean utzi ditugula dirudi. Muturreko tenperaturak sekula baino hurbilago ditugu ordea krisi klimatikoa dela eta. Jon Kareagak badaramatza urte batzuk jendeari honetaz ohartarazten aktibismoaren bidez. Klima aldaketaz, aktibismoaz eta beste hainbat kontu interesgarriz mintzatu gara berarekin. Ez galdu! 

Erreportajea atalean Maitane Legarreta Etxezarretak Balu artista ezagutarazi digu. Etengabeko bilaketan dabilen sortzailea da eta bilaketa horretan irudia erabiltzeaz gain, poesiara ere hurbildu da. 

Baina badakigu batzuek nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Mikel Ibarguren aktorearekin ibili gara lardaskan. 

Atal arinekin jarraituz, atal berri bat ere badakargu, Zirt-Zart deitutakoa. Bertan, ezohiko galderentzat Antton Telleria kazetari eta umoregileak ezohiko erantzunak topatu behar izan ditu, bi aldiz pentsatu gabe botatakoak izan dira, inongo zentsurarik gabe.

Sexuak atalean Maria Garcia de Vicuñak udazkenean ere sexuaz udan bezain beste (edo gehiago) gozatu litekeela gogorarazi digu. Ez dezagun plazera eman eta hartzeko aukera galdu hurrengo oporren zain! 

Lumazain atalean, Maitane Legarreta Etxezarretak oholtzatik paperera igaro diren bi kontakizun gomendatzen dizkigu: Erradikalak eta Soka. Antzezlanen gidoiak ere, ikusteko ezezik irakurtzeko ere gozagarriak izan litezke, beraz, apuntatu ondo izenburu hauek.  

Asiako Labirintoak Olatz Urkia kazetariaren atala da. Asian dago berriemaile moduan eta bertatik pertsona anonimoen kontakizun latz bezain ederrak kontatzen dizkigu. Hendi deitutako gizona dugu oraingoan protagonista. 

Oraitz Garciak, Sukalde Kontuak atala osatzeko Euskal Herrian zehar bidaiatu du pizzeria onenak zerrendatzeko. Hemen topatuko dituzu bada lurraldeko txoko ezberdinetako pizza onenetariko batzuk!

Ohitura onak mantenduz musika, telesail eta pelikula gomendio ugari ere badakartzagu. Baita ilustrazio eta argazki bikainak ere. Urriaren 7tik aurrera eskuragarri, galdu egingo duzu?

Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: