Zer aurkituko duzu iraileko GAZTEZULO aldizkarian?

Zer aurkituko duzu iraileko GAZTEZULO aldizkarian? Iraila dela oraindik sinetsi ezinda zabiltza? Lasai! Egunerokotasunera buelta arinagoa izan dakizun irailarekin batera hemen dator GAZTEZULO aldizkaria ere! Hainbat berrikuntzekin gainera! Ezagutu nahi badituzu eskuratu zurea, irailaren 3tik aurrera kalean. Itxarotea ezinezkoa bazaizu, hona hemen aurrerapentxo bat. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-aurkituko-duzu-urriko-gaztezulo-aldizkarian/@@download/image/AZALA_231.jpg
2021/09/02
Iraila dela oraindik sinetsi ezinda zabiltza? Lasai! Egunerokotasunera buelta arinagoa izan dakizun irailarekin batera hemen dator GAZTEZULO aldizkaria ere! Hainbat berrikuntzekin gainera! Ezagutu nahi badituzu eskuratu zurea, irailaren 3tik aurrera kalean. Itxarotea ezinezkoa bazaizu, hona hemen aurrerapentxo bat.
Zer aurkituko duzu iraileko GAZTEZULO aldizkarian?

Gure iraileko protagonista Karmele Gisasola herri kirolaria da. Harri-jasotzaile bezala eta ingudearekin hainbat marka apurtuak ditu dagoeneko Mallabitar gazteak. Horien inguruan mintzatu zaigu beste gauza ugari eta interesgarriren artean. 

Erreportajean, berriz, Maitane Legarreta Erretratu Nomadak proiektuaren sortzaileekin egon da. Bartzelonako etxea utzi zutenetik, La Bitxa izeneko autokarabanan bizi eta lan egiten dute Eli Garmendia eta Carlos Pericas argazkilariek. Gipuzkoako zortzi herritan izan dira maiatzetik uztailera bertako herritarrei erretratuak ateratzen. Sorkuntza lan eder hau esperientzia zinez aberasgarria izan dela aipatu digute.

Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Beñat Rodrigo edo Kiliki Frexko Chill Mafiako abeslariarekin aritu gara lardaskan. 

Berrikuntza ugari ere baditugu zuei aipatzeko. Hasteko, aldizkaria hasieratik zintzo irakurtzen dutenetakoa bazara ohartuko zara Lantaldea atalari aurpegi aldaketa egin diogula. Edurne Kortabarriak ilustrazio berriak sortu dizkigu, eta maketazio aldetik ere beste ukitu bat eman dio Nagore Kochek. 

Edukiei dagokionez, hainbat gai jorratzeko desiraz geunden aspalditik eta iraila aitzakia polita iruditu zaigu hauek martxan jartzeko. Hilabetero, hemendik aurrera honako atal berri hauek aurkituko dituzu: Moda Kontuak, Sareak, Ingurumena eta Zientzia Kaieratik. Egileak Iraide Ibarrondo, Ziortza Guezuraga, Maite Uriarte eta Eider Saez izango dira. Adi, gogoz datoz eta! 

Eta noski, betiko moduan gomendioz gainezka dator uztaileko aldizkaria ere: musika, pelikulak, telesailak, argazki ederrak, ilustrazio hobeak, gomendio gastronomikoak… irailaren 3tik aurrera eskuragarri, galduko duzu? 

Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: