Zer aurkituko duzu otsaileko GAZTEZULO aldizkarian?

Zer aurkituko duzu otsaileko GAZTEZULO aldizkarian? Tenperaturak behatuta, batzuetan neguan baino udaberrian gaudela badirudi ere, ez, ez, otsailean sartzear gara. Hilabete hasierarekin batera, GAZTEZULO berri bat ere kalean izango da, etxean manta tartean edo hondartzan eguzkitan gozatzeko. Guk kontu interesgarriak bermatuko dizkizugu, norbere gustuko eguraldia, ordea… Andoni Aizpururi galdetu. Otsailaren 2tik aurrera aldizkaria kalean! Ez galdu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-aurkituko-duzu-otsaileko-gaztezulo-aldizkarian-2/@@download/image/azala-bakarrik.jpg
2024/01/31
Tenperaturak behatuta, batzuetan neguan baino udaberrian gaudela badirudi ere, ez, ez, otsailean sartzear gara. Hilabete hasierarekin batera, GAZTEZULO berri bat ere kalean izango da, etxean manta tartean edo hondartzan eguzkitan gozatzeko. Guk kontu interesgarriak bermatuko dizkizugu, norbere gustuko eguraldia, ordea… Andoni Aizpururi galdetu. Otsailaren 2tik aurrera aldizkaria kalean! Ez galdu!
Zer aurkituko duzu otsaileko GAZTEZULO aldizkarian?

Gure elkarrizketa nagusiaren protagonista Aihen Muñoz Realeko futbolaria da. Elkarrizketa hau egin eta gutxira, zoritxarrez, lesio larri batengatik gelditu beharra izan badu ere, taldean jokalari oso garrantzitsua bilakatu da eta berarekin orain arteko ibilbidearen errepasoa egiteko plazera izan dugu. 

Erreportajea atalean Jaione Dagdrømmerrek laguntasuna, honen amaiera eta tabua aztertzen ditu. Laguntasunak ere erromantizatu daitezke eta hauek amaitzen direnean dolua igarotzea ez da erraza izaten. Sentimendu zurrunbilo hau kudeatu ahal izateok pistak ematen ditu. 

Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako askok zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada, oraingoan Aissa Intxausti bertsolariarekin ibili gara lardaskan.

Atal arinekin jarraituz, Zirt-Zart deitutakoa ere badugu. Bertan, Marina Landak ezohiko galderentzat  ezohiko erantzunak topatu behar izan ditu. Bi aldiz pentsatu gabe botatakoak izan dira, inongo zentsurarik gabe.

Sexuak atalean Maider Garcia de Vicuñak Viagrari buruzko sinesmen okerrak gezurtatu ditu. Gauza guztiak bezala, ondo erabilita egokia baita, baina jakin egin behar zein diren egoera horiek. 

Pantaila Handian sailean, Gaizka Izagirrek Anatomie d’une chute deitutako pelikula gomendatu du. Zergatik? Irakurri atala eta jakingo duzu. 

Ohitura onak mantenduz, musika eta telesail gomendio ugari ere badakartzagu. Baita bidaiak, albiste baikorrak eta argazki bikainak ere. Otsailaren 2tik aurrera eskuragarri, galdu egingo duzu?

Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: