Zer aurkituko duzu otsaileko GAZTEZULO aldizkarian?

Zer aurkituko duzu otsaileko GAZTEZULO aldizkarian? Gai iluna da tortura, baina sekula ahantzi behar ez duguna. Horregatik, otsailaren 13an estreinatuko den "Karpeta Urdinak" dokumentala dugu hilabete honetako protagonista. Bestalde, noski, betiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu otsailaren 3tik aurrera. Jakin nahi zein diren? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-aurkituko-duzu-otsaileko-gaztezulo-aldizkarian-1/@@download/image/Captura de pantalla 2023-02-01 a las 8.46.16.png
2023/02/01
Gai iluna da tortura, baina sekula ahantzi behar ez duguna. Horregatik, otsailaren 13an estreinatuko den "Karpeta Urdinak" dokumentala dugu hilabete honetako protagonista. Bestalde, noski, betiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu otsailaren 3tik aurrera. Jakin nahi zein diren?
Zer aurkituko duzu otsaileko GAZTEZULO aldizkarian?

Karpeta Urdinak dokumentalak torturak existitu zirela frogatzen du. Bere zuzendariarekin, Ander Iriarterekin, mintzatu gara, egindako basakeriak ahanzturan erori ez daitezen. Memoriarik gabe ez dago sendatzeko aukerarik ere eta! 


Erreportajea atalean Maitane Legarreta Etxezarretak "Sex Sua: Ligatzeko aplikazioetako gorabeherak" artikulua dakar. Andoni Mutiloaren taula gaineko ikaskuntza oinarri hartuta egungo ligatzeko aplikazioetan sor daitezkeen harreman modu batzuen inguruan gogoeta egiten du. 

Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Olatz Salvador musikariarekin ibili gara lardaskan. 

Atal arinekin jarraituz, Zirt-Zart deitutakoa ere badugu. Bertan, ezohiko galderentzat, Ainhoa Vitoria aurkezle eta irrati esatariak, ezohiko erantzunak topatu behar izan ditu. Bi aldiz pentsatu gabe botatakoak izan dira, inongo zentsurarik gabe.

Ingurumena atalean Maite Uriarte Zero Waste mugimendua hobeto ulertzeko gida ekarri digu. Izan ere, populazioaren hazkundearekin eta hondakinen ekoizpena handitzearekin, ezinbestekoa da gure zabor-aztarna murrizteko moduetan pentsatzen hastea.

Sexuak tartean berriz, Maider García de Vicuñak plazera gure genitaletatik haratago aurkitu litekeela argi du eta ideia horretan sakontzen du. 

Moda Kontuak sailean, berriz, Iraide Ibarrondok munduko toki ezberdinetan inauteriak ospatzeko modu eta ohitura ezberdinen errepasoa egin digu. 

Oraitz Graciak, berriz, Sukalde Kontuak atala osatzeko Bartzelonara bidaiatu du. Sekula bertara joan beharra baduzu, esperientzia gastronomikorik onenak dastatu gabe utz ez ditzazun!

Ohitura onak mantenduz musika, telesail eta pelikula gomendio ugari ere badakartzagu. Baita bidaiak, albiste baikorrak eta ilustrazio zein argazki bikainak ere. Otsailaren 3tik aurrera eskuragarri, galdu egingo duzu?

Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: