Zer aurkituko duzu martxoko GAZTEZULO aldizkarian?

Zer aurkituko duzu martxoko GAZTEZULO aldizkarian? Martxoa kolore morez jantzi ohi da, emakumeen alde. Guk ere, gizarte justuago baten alde egiteko horren beharrezkoak diren feminismoarekin aldarriekin bat egin nahi izan dugu. Hori dela eta, Euskal Herriko Neska* Gazteak ditugu protagonista hilabete honetan. Bestalde, noski, ohiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu martxoaren 8tik aurrera kaleratuko den aldizkarian. Jakin nahi zein diren? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-aurkituko-duzu-martxoko-gaztezulo-aldizkarian/@@download/image/AZALA_237.jpg
2022/03/02
Martxoa kolore morez jantzi ohi da, emakumeen alde. Guk ere, gizarte justuago baten alde egiteko horren beharrezkoak diren feminismoarekin aldarriekin bat egin nahi izan dugu. Hori dela eta, Euskal Herriko Neska* Gazteak ditugu protagonista hilabete honetan. Bestalde, noski, ohiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu martxoaren 8tik aurrera kaleratuko den aldizkarian. Jakin nahi zein diren?
Zer aurkituko duzu martxoko GAZTEZULO aldizkarian?

Euskal Herriko Neska* Gazteak elkarrizketa ditugu feminismoaren egungo egoera eta Euskal Herriko mugimendu ezberdinak zertan dabiltzan jakiteko eta baita, oro har, feminismoaren mugimendua osasun onean dagoen ezagutzeko. 


Erreportajea atalean Maitane Legarreta Etxezarretak Ziurgabetasuna ziurtasun deitutakoan Formol Laborategiarekin elkartu da euskal millennialen albuma osatzeko asmoz. Antzerki laborategi berezi hau osatzen duen hirukoteak asko du esateko eta oso gauza interesgarriak, gainera. 

Ingurumena atalean, Maite Uriartek nesken hezkuntzak klima-aldaketaren aurkako borrokan duen garrantzia du mintzagai. Hezkuntza hori eman ezean, beste behin, krisi klimatikoaren ondoriorik latzenak emakumeek pairatuko dituzte. 

Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Erika Olaizola aktorearekin ibili gara lardaskan.

Munduko albisteak geroz eta ilunagoak diren honetan, albiste positiboak ezkutatuak geratu ohi dira. Ondo Esaka, atalean albiste baikor hauek biltzen ditugu, baten bat pasatu bazaizu ere. 

Lumazain atalean Maitane Legarreta Etxezarretak hainbat liburu gomendio dakartza beste behin, euskal nobedade bakar bat ere gal ez dezazun, hori bai, beti onenetik onena! 

Sukalde Kontuak atalean, Oraitz Garciak, askotan ezkutuan geratu ohi diren punta-puntako emakumezko sukaldari batzuen zerrenda osatu du. Ziur baten bat ez zenuela ezagutzen! 

Eta noski, betiko moduan, gomendioz gainezka dator martxoko aldizkaria ere: musika, pelikulak, telesailak, ilustrazio bikainak... martxoaren 8tik aurrera eskuragarri, galduko duzu?

Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: