Zer aurkituko duzu maiatzeko GAZTEZULO aldizkarian?

Zer aurkituko duzu maiatzeko GAZTEZULO aldizkarian? Maiatza loratu zaigu, ingurua bezala, eta landa zabalera atera gara Aritz Ganboa artzainarekin hitz egitera. Horretaz gain, beste askotariko kontu interesgarriak ere baditugu. Maiatzaren 3tik kalean! Ez galdu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-aurkituko-duzu-maiatzeko-gaztezulo-aldizkarian-3/@@download/image/AZALA_261.jpg
2024/05/02
Maiatza loratu zaigu, ingurua bezala, eta landa zabalera atera gara Aritz Ganboa artzainarekin hitz egitera. Horretaz gain, beste askotariko kontu interesgarriak ere baditugu. Maiatzaren 3tik kalean! Ez galdu!
Zer aurkituko duzu maiatzeko GAZTEZULO aldizkarian?

 

Aritz Ganboa lurraren zaintzaz, artzain izatearen alde on eta txarrez eta gurea babesteko borrokatzeari buruz mintzatu da elkarrizketa mardul batean. Ez galdu!

Erreportajean Igone Mariezkurrenak “Itzal(iko) bagina” antzezlanaren nondik norakoez informatu du. Horretarako bere protagonistekin bildu da eta pertsonala politikoa dela eta politikoa kolektiboa gogorarazi digute. 

Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Xanti Agirrezabala aktorearekin ibili gara lardaskan.


Atal arinekin jarraituz, Zirt-Zart deitutakoa ere badugu. Bertan, Ane Perez Acedo dantzariak ezohiko galderentzat ezohiko erantzunak topatu behar izan ditu. Bi aldiz pentsatu gabe botatakoak izan dira, inongo zentsurarik gabe.


Irande Ibarrondo berriz, Moda kontuak atalean igorri nahi dugun mezuan janzkerak zer nolako garrantzia duen aztertu du.

Beñat Rodriguezek Joystick Bi sailean, irudimen ariketa bat proposatu digu: irudikatu une batez bermatuta dituzun gaitasun eta ahalmen horiek goizetik gauera galdu egiten dituzula, nolako litzateke zure egunerokotasuna? Zure zaletasunik handiena ere mugatuko luke: bideojokoetan jolastea. 

Pantaila Txikianen, Gaizka Izagirrek, Ripley telesail dotore eta txundigarria gomendatzen digu. Bere arrazoiek ziur ikusteko konbentzituko zaituztela!


Ohitura onak mantenduz musika, gastronomia eta pelikula gomendio ugari ere badakartzagu. Baita bidaiak, albiste baikorrak eta argazki bikainak ere. Maiatzaren 3tik aurrera eskuragarri, galdu egingo duzu?

 

Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: