Zer aurkituko duzu maiatzeko GAZTEZULO aldizkarian?

Zer aurkituko duzu maiatzeko GAZTEZULO aldizkarian? Iritsi da maiatza eta horrekin batera baita GAZTEZULO aldizkari berri bat ere. Maiatzaren 7tik aurrera eskuragarri egongo da eta oraingo honetan ere zuretzat interesgarriak izan litezkeen hainbat gai biltzen saiatu gara mimo handienaz. Jakin nahi zein diren? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-aurkituko-duzu-maiatzeko-gaztezulo-aldizkarian/@@download/image/AZALA_228.jpg
2021/05/04
Iritsi da maiatza eta horrekin batera baita GAZTEZULO aldizkari berri bat ere. Maiatzaren 7tik aurrera eskuragarri egongo da eta oraingo honetan ere zuretzat interesgarriak izan litezkeen hainbat gai biltzen saiatu gara mimo handienaz. Jakin nahi zein diren?
Zer aurkituko duzu maiatzeko GAZTEZULO aldizkarian?

Maiatzeko aldizkariko protagonista nagusia Ainhoa Azkue Nebukai streamer-a izango da. Berarekin Twitch komunitatez aritu gara besteak beste, eta zuzenekoen munduan dagoen euskal komunitate indartsuaren berri ere eman digu. 

Erreportajean berriz Jaione Dagdrømmer-ek euskararen inguruan dauden konplexu guztiak ezabatu nahi izan ditu, gure hizkuntzaren egungo egoera aztertuz eta sare sozialetan zein kulturan oro har behar lukeen lekua aldarrikatuz. Ez dugu ziur mundua aldatuko, baina gure hausnartzeko balioko duela espero dugu bederen! 

Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Baserria saioko Edu Pascual-ekin ibili gara lardaskan. Eta zikinkeriak irakurtzeko gogo gehiagorekin gelditu direnek, zuzenean Ipuin Erotikoaren atalera jo dezakete. Oraingoan zein egoera zikinetan sartu ote dira istorio berri honetako protagonistak?

Egoitz Gonzalez-ek berriz etorkizuneko Interneteko zokorik ilunenak izan litezkeenak erakutsiko dizkigu. Black Mirror telesaila gurean da! 

Maitane Legarretak berriz Lumazain atalean, barne bidaia bat eskaintzen digu samurtasunez idatzi duen ipuin baten bitartez. Tristura eta irribarrea hitz sorta horietan elkartzen dira, irakurlearen arima ukituz. 

Iruñe Astiz-ek berriz, bere Hutsartea atalean Marta Xargay kirolariaren bat-bateko erretiroa abiapuntu bezala hartuz kirol munduan pairatzen diren antsietate eta depresioaz hitz egingo digu. 

Eta noski, betiko moduan gomendioz gainezka dator apirileko aldizkaria ere: musika, pelikulak, telesailak, argazk
i ederrak, ilustrazio hobeak, gomendio gastronomikoak... maiatzaren 7tik aurrera eskuragarri, galduko duzu? 


Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: