Zer aurkituko duzu iraileko GAZTEZULO aldizkarian?

Zer aurkituko duzu iraileko GAZTEZULO aldizkarian? Iraila iritsi da, eta berriz ere errutinara itzuli beharrean gaude gehienok. Errutina guztiak ez dira txarrak, ordea. Abuztuan atseden hartu ondoren, GAZTEZULO aldizkarian bueltan da, hilabetero legez. Huntza dugu ikasturte berriko lehen protagonista. Baina, noski, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu irailaren 1etik aurrera. Jakin nahi zein diren? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-aurkituko-duzu-iraileko-gaztezulo-aldizkarian-1/@@download/image/AZALA_253.jpg
2023/08/30
Iraila iritsi da, eta berriz ere errutinara itzuli beharrean gaude gehienok. Errutina guztiak ez dira txarrak, ordea. Abuztuan atseden hartu ondoren, GAZTEZULO aldizkarian bueltan da, hilabetero legez. Huntza dugu ikasturte berriko lehen protagonista. Baina, noski, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu irailaren 1etik aurrera. Jakin nahi zein diren?
Zer aurkituko duzu iraileko GAZTEZULO aldizkarian?

Otsailean, trikiti doinu eta pop melodiekin horrenbeste plaza alaitu dituen Huntza taldeak bere agurreko azken kontzertua emango du. Eurkein, euren ibilbide oparoa errepasatu nahi izan dugu, elkarrizketa sakon eta interesgarrian. Ez galdu!


Erreportajea atalean Ateak ireki programa ezagutarazi digu Maitane Legarretak. Programa honen bitartez euskal jatorriko hogeita hamazazpi gazte estatubatuar gipuzkoako Goierri eskualdean izan dira hiru astez. Bertan euskara ikasi eta Euskal Herria, zein euskal kultura ezagutu eta bizitzeko aukera izan duten. Euren gogoetak bildu dira erreportajean. 

Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Miren Nogales aktorearekin ibili gara lardaskan. 



Atal arinekin jarraituz, Zirt-Zart deitutakoa ere badugu. Bertan, Ibon Fernandez Gazteako esatariak ezohiko galderentzat ezohiko erantzunak topatu behar izan ditu. Bi aldiz pentsatu gabe botatakoak izan dira, inongo zentsurarik gabe.



Ingurumena atalean Maite Uriartek basa bizitza planetaren bizitzarekin erabat lotuta dagoela azaldu digu. Espezierik txikienak ere sekulako eragina izan lezake naturaren orekaren mantenuan eta horregatik espezie guztiak babestearen garrantziaz jardun du.

Sexuaken Maider Garcia de Vicuña desirak sortzeko hartu beharreko denboraz mintzatu zaigu. Guztiok denboraz larri ibili ohi garen honetan, lehentasunak ordenatu eta norbere desirak ezagutzeko tarteak hartzearen garrantzia azpimarratu nahi izan du. 

Sukalde Kontuak osatzeko Oraitz Garcia Lizarrara (Nafarroa) hurbildu da. Bere kale ederretan barrena, hainbat txoko goxo ezagutu ditu, gazi zein gozo, askotariko gastronomiaz gozatzeko herritik atera gabe. 

Pantaila Txikian, Gaizka Izagirre Questo mon non mi renderà cattivo telesail zoragarria gomendatu digu. Netflix-en aurkitu dezakezu. Zerocalcare komikigileak sortua da eta gizarte-kontzientzia oso sakonekoa. 

Ohitura onak mantenduz musika, telesail, pelikula eta gastronomia gomendio ugari ere badakartzagu. Baita bidaiak, albiste baikorrak eta argazki bikainak ere. Irailaren 1etik aurrera eskuragarri, galdu egingo duzu?

Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: