Zer aurkituko duzu iraileko GAZTEZULO aldizkarian?

Zer aurkituko duzu iraileko GAZTEZULO aldizkarian? Gure papereko aldizkaria falta sumatu duzue? Bagatoz bueltan! Iker Rordiguez edo Arima Guitars luthierra da gure ikasturte berriko lehen protagonista. Bestalde, noski, betiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu uztailaren 1etik aurrera. Jakin nahi zein diren? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-aurkituko-duzu-iraileko-gaztezulo-aldizkarian/@@download/image/Captura de Pantalla 2022-08-31 a las 7.57.23.png
2022/08/31
Gure papereko aldizkaria falta sumatu duzue? Bagatoz bueltan! Iker Rordiguez edo Arima Guitars luthierra da gure ikasturte berriko lehen protagonista. Bestalde, noski, betiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu uztailaren 1etik aurrera. Jakin nahi zein diren?
Zer aurkituko duzu iraileko GAZTEZULO aldizkarian?

Iraila hasi baino ez da egin eta jada nekeza suertatzen ari zaizu. Apur bat arinagoa egin dakizun, gure aldizkaria bueltan da! Oraingo honetan Iker Rodriguez gitarra egilea dugu protagonista. Arima Guitars moduan sinatzen ditu bere gitarrak eta artisau lan bakoitza arte pieza baten parekoa da. Ez galdu elkarrizketa interesgarria!

Erreportajea atalean Jaione Dagdrømmerrek ahoan bilorik gabe suizidioaz hitz egiten digu, ezkutatu baino, naturaltasunez eta behar den sentikortasunez artatu beharreko gaia baita. 

Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Leo Bueriberi irrati esatari poliamorosoarekin ibili gara lardaskan. 

Atal arinekin jarraituz, atal berri bat ere badakargu, Zirt-Zart deitutakoa. Bertan, ezohiko galderen ezohiko erantzunak topatuko dituzu, elkarrizketatuak bi aldiz pentsatu gabe botatakoak, inongo zentsurarik gabe. Atala Ane Lindane umoregile mingain zorrotzarekin estreinatu dugu. 

Zientzia kaieratik atalean Ziortza Guezuragak armiarmez hitz egin digu. Ez edonolakoez, ordea, ur azpian bizitzeko gai direnez baizik! Armiarmak zure animaliarik gustukoenak ez badira ere testuak merezi du irakurketa bat, laket ala ez, animalia liluragarriak baitira!

Lumazain atalean, Maitane Legarreta Etxezarretak amatasunaren inguruan ditugun trabak, kezkak, minak eta bestelakoak begi-bistan jartzen dituen liburua gomendatu digu: M ama*eme*ume. 

Oraitz Garciak, Sukalde Kontuak atalean telebistako gastronomia programa batzuk bildu ditu. Ez soilik reality-ak baita ongi eraikitako dokumental interesgarriak ere. Ezagutu nahi zain diren? Hori bai, goseak zaudela ez ikustea gomendatzen dizugu. 

Ohitura onak mantenduz musika, telesail eta pelikula gomendio ugari ere badakartzagu. Baita ilustrazio eta argazki bikainak ere. Irailaren 2tik aurrera eskuragarri, galdu egingo duzu?

Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: