Zer aurkituko duzu ekaineko GAZTEZULO aldizkarian?

Zer aurkituko duzu ekaineko GAZTEZULO aldizkarian? Ekainarekin batera uda giroa dator, eta horrekin batera baita alaitasuna ere. Guk ez genuen gutxiago izan nahi, eta horregatik Antton Telleriaren umore garratza izango du ardatz aldizkari honek. Ekainaren 4tik aurrera eskuragarri egongo da eta oraingo honetan ere zuretzat interesgarriak izan litezkeen hainbat gai biltzen saiatu gara mimo handienaz. Jakin nahi zein diren? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-aurkituko-duzu-ekaineko-gaztezulo-aldizkarian/@@download/image/AZALA_229.jpg
2021/06/03
Ekainarekin batera uda giroa dator, eta horrekin batera baita alaitasuna ere. Guk ez genuen gutxiago izan nahi, eta horregatik Antton Telleriaren umore garratza izango du ardatz aldizkari honek. Ekainaren 4tik aurrera eskuragarri egongo da eta oraingo honetan ere zuretzat interesgarriak izan litezkeen hainbat gai biltzen saiatu gara mimo handienaz. Jakin nahi zein diren?
Zer aurkituko duzu ekaineko GAZTEZULO aldizkarian?

Aipatu dugun bezala Antton Telleria izango da ekaineko aldizkariko protagonista ukaezina. Bere umore beltza udako argitasunaren kontrapuntua izango da. Beharrezkoa filtro argitsuen garai hauetan. Ez galdu Gaizka Izagirrek egin dion elkarrizketa sakona!

Erreportajean berriz, Maitane Legarreta Naizen eta Loratuz Lotu erakundekoekin mintzatu da trans pertsonen trantsitu eta aholkularitza bidean egiten duten lana ezagutzeko asmoz. Asko dugu oraindik ezagutzeko eta hausnartzeko honen inguruan. 

Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Skakeitan taldeko Pello Armendarizi luzatu dizkiogu galderak eta inongo lotsa izpirik gabe eta zuzen erantzun dizkigu. Naturaltasuna aurretik beti!  

Zoritxarrez uda eta bikini garaiak gorputz okerren sasoia direla sentitzen dutela askok gogorarazi nahi izan digu Kattalin Artolak Sexuak atalaean. Alabaina, ez dela horrela inondik inora, utikan inposatu nahi dizkiguten konplexuak! 

Maitane Legarretak, bere Lumazain atalean (ia aldizkari osoa egin digu, zukua ateratzen ari gara fitxaje berriari!) pixkanaka agertzen ari diren idazle gazteak izan ditu mintzagai, belaunaldi berrien artean bere gustukoenak gomendatuz. 

Gaizka Izagirrek berriz, Pantaila handian atalean The Mitchell vs The Machines animaziozko pelikula zoro bezain gozagarria gomendatu digu. Ez galdu!

Eta noski, horretaz gain Oraitz Garciak Sukalde Kontuak atalean gosez utziko zaitu. Ahaztu gabe jada klasikoak diren gure musika, pelikula eta telesail gomendioak, baita ilustrazio eta argazki ederrak ere. Gogoratu! Ekainaren 4tik eskuragarri, galduko duzu?

Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: