Zer aurkituko duzu uztaileko GAZTEZULO aldizkarian?
Alazne Apalantza, EMEKI proiektuaren sortzaileetakoa den fisioterapeuta obstetrikoa da. Bere esperientziatik abiatuta, ehunka familiei lagundu die haurdunaldi zein erditzeko osteko prozesuak ezagutzen. Urteak daramatza pertsonak ahalduntzen eta elkarrizketa ezin mamitsuagoa eskaini digu. Ez galdu!
Erreportajea atalean, udako jai giroa profitatuz, Jaione Dagdrømmerrek Barratik kalera, kaletik sakelakora izenburupean, Barratik Kalera proiektu umoretsuaren sortzaileekin hitz egin izan, du eta bide batez, euskaraz ere horrelako proiektuek arrakasta izan dezaketenaren inguruan hausnartu du.
Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Albina Stardust artista drag-arekin ibili gara lardaskan.
Atal arinekin jarraituz, Zirt-Zart deitutakoa ere badugu. Bertan, Nahia Sillero aktoreak ezohiko galderentzat ezohiko erantzunak topatu behar izan ditu. Bi aldiz pentsatu gabe botatakoak izan dira, inongo zentsurarik gabe.
Sarean atalean Eider Saez Instagramen, TikToken, Twitch-en eta bestelako plataformetan saltsan ibiltzen da, zuretzat gomendiorik onenak biltzeko. FOMOa pairatu nahi ez baduzu, ez galdu atal hau.
Sexuaken Maider Garcia de Vicuñak orgasmoez hitz egin digu. Orgasmoa plazer goren bada ere gehiengoarentzat, ez da du zertan azken helburua izan sexuaz gozatzeko. Ziur informazio interesgarria topatuko duzula bertan.
Sukalde Kontuak osatzeko Oraitz Garcia Getariara (Gipuzkoa) urbildu da, itsasertzeko herri eder honen gastronomia aberatsa zuri ezagutarazteko.
Pantaila Txikian, Gaizka Izagirre Silo telesail distopikoa gomendatu digu. Apple TV+ aurkitu dezakezu. Baina ikusten hasi aurretik, irakurri gure gomendioa zure neurrikoa den ala ez jakiteko, horrela ez duzu denbora alferrik galduko. Ez horregatik.
Ohitura onak mantenduz musika, pelikula... gomendio ugari ere badakartzagu. Baita bidaiak, albiste baikorrak eta argazki bikainak ere. Uztailaren 7tik aurrera eskuragarri, galdu egingo duzu?
Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez:
