Zer aurkituko duzu ekaineko GAZTEZULO aldizkarian?

Zer aurkituko duzu ekaineko GAZTEZULO aldizkarian? Txina eta Asia inguruko berriak zorroztasun eta profesionaltasun osoz ezagutzera ematen dizkigun Olatz Urkia kazetaria da ekaineko aldizkariko protagonista. Bestalde, betiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu ekainaren 6tik aurrera. Jakin nahi zein diren? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-aurkituko-duzu-ekaineko-gaztezulo-aldizkarian-1/@@download/image/AZALA_240.jpg
2022/06/01
Txina eta Asia inguruko berriak zorroztasun eta profesionaltasun osoz ezagutzera ematen dizkigun Olatz Urkia kazetaria da ekaineko aldizkariko protagonista. Bestalde, betiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu ekainaren 6tik aurrera. Jakin nahi zein diren?
Zer aurkituko duzu ekaineko GAZTEZULO aldizkarian?

Olatz Urkia kazetariaren alderdi pertsonalena ezagutu ahal izan dugu elkarrizketa interesgarri baten bitartez. Honela, jakin dugu nazioarteko berriemaile baten egunerokoa nolakoa izan ohi den eta nola daraman Txina bezalako herrialde zail batean bizitzea. 

Erreportajea atalean Jaione Dagdrømmer "Zergatik ez diogu beldur handiagoa klima-aldaketaren krisiari?" galderari erantzuten saiatu da. Bertan, egoeraz jabetzeko hainbat gomendio ere luzatu ditu. 

Zientzia Kaieratik atalean Ziortza Guezuragak ahuakateari buruzko bitxikeriak kontatu dizkigu. Badakizu, berez desagertua egon behar lukeela? 

Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Dom Campistron ilustratzailearekin ibili gara lardaskan.

Joystick Bi atalean, berriz, Beñat Rodriguezek Fornite joko ezagunaren aldaketen berri eman digu eta baita hauen balorazioa egin ere. Baikorra ala ezkorra ote? Artikulua irakurri berko duzu horretarako!

Lumazain atalean, Maitane Legarreta Etxezarretak Ekaitz Goikoetxearen aforismoak eta Lierni Azkargorta Ruiz de Eginoren poema ezin bereziagoak dakartza. Kalitatez jositako bi lan ezin gomendagarriagoak. Ez didazula sinesten? Bada irakurri testua eta ziur berehala eskuratuko dituzula!

Sukalde Kontuak
atalean, berriz, Oraitz Garcia Iruñeko kaleetan izan da aspaldiko partez. Bisita honetan jatetxe berriak dastatu ditu eta horietatik onenak zurekin partekatu nahi izan ditu. On egin!

Ohitura onak jarraituz musika, telesail eta pelikula gomendio ugari ere badakartzagu. Baita ilustrazio eta argazki bikainak ere. Ekainaren 6tik aurrera eskuragarri, galdu egingo duzu?


Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: