Zer aurkituko duzu apirileko GAZTEZULO aldizkarian?

Zer aurkituko duzu apirileko GAZTEZULO aldizkarian? Apirila erritmo biziz dator, Iseo baita gure azaleko protagonista. Nafarra Dodosound-ekin batera disko berria argitaratzear da eta hori aitzakia hartuz hainbat kontuz aritu gara berarekin. Bestalde, noski, betiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu apirilaren 1etik aurrera. Jakin nahi zein diren? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-aurkituko-duzu-apirileko-gaztezulo-aldizkarian-1/@@download/image/AZALA_238.jpg
2022/03/30
Apirila erritmo biziz dator, Iseo baita gure azaleko protagonista. Nafarra Dodosound-ekin batera disko berria argitaratzear da eta hori aitzakia hartuz hainbat kontuz aritu gara berarekin. Bestalde, noski, betiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu apirilaren 1etik aurrera. Jakin nahi zein diren?
Zer aurkituko duzu apirileko GAZTEZULO aldizkarian?

 

Leire Villanueva Iseok pasaden urte amaieran Etxean EP samurrarekin harritu eta gozarazi gintuen. Aurtenko maiatzaren 12an, berriz, Iseo & Dodosound proiektu arrakastatsuarekin, hirugarren diskoa (Blossomargitaratuko du. Bere bi alderdi ezberdin hauez eta kontu gehiagoz mintzatu gara berarekin. 

Erreportajea atalean Jaione Dagdrømmer-ek, Iheskortasunaren diktaduran deitutakoan, sakontasunik gabeko gizarte honen hausnarketa burutzen du, erakutsiz egungo FOMO sindromea ez dela kasualitatez sortu eta zabaldu. Zer pentsatu emango dizu ziur.

Sarean atalean, Eider Saezek Sarean atalean, sare sozialetan aurkitu litezkeen orotariko sortzaile interesgarri batzuk bildi ditu, eta adi, datorren urteko inauterietarako ideiak emango dizkizun kontu bat ere bai!

Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Uxue Razquin kultur kazetari eta Erein argitaletxeko editorearekin ibili gara lardaskan.

Umore onak jarraitu dezan gomendagarriena, ondoren Ondo Esaka atalera jotzea da. Bertan horrenbeste berri txarren artean ezkutuan geratu ohi diren albiste onak biltzen ditugu.

Lumazain atalean Maitane Legarreta Etxezarretak poema eta narrazioz osatutako bi proposamen dakartzagu hilabete honetan: bata, Itziar Ugarteren Gu gabe ere eta, bestea, Uxue Apaolazaren Bihurguneko nasa. 

Sukalde Kontuak atalean, berriz, Oraitz Garciak, hainbat garagardo gomendio egingo dizkigu. Eta Zientzia Kaieratik sailean Ziortza Guezuragak patataren historia bitxia dakarkigu. Bi ezinbesteko gure egungo kulturan. Zer litzateke mundua garagardo eta patatarik gabe?

Hutsartea atalean, Iruñe Astiz Larunbek EITBk estreinatu berri duen Irabazi Arte telesaila gomendatzen du. Telesail honek emakumeak kirol munduan pairatzen dituen zailtasunak islatzen ditu. 

Eta noski, betiko moduan gomendioz gainezka dator apirileko aldizkaria ere: musika, pelikulak, telesailak, ilustrazio bikainak apirilaren 1etik aurrera eskuragarri, galdu egingo duzu? 

Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: