Zer aurkituko duzu apirileko GAZTEZULO aldizkarian?

Jada iragarri dugun bezala gure apirileko protagonista nagusia Jon Plazaola aktore eta umoregilea da. Berarekin kulturaz eta batez ere egungo umoreaz eta honi jartzen zaizkion trabez aritu gara, besteak beste. Bere esperientzia zabala dela eta hausnartzeko hainbat kontu utzi dizkigu, beraz ez galdu!
Erreportajean berriz Ane Urrutikoetxeak Lurgaia Fundazioarekin hitz egin du. Hauek Urdaibai Biosfera Erreserbako basoak berpizteko helburua dute eta horretan ari dira Undabaso proiektuaren izenpean. Ia berrehun hektarea berreskuratzea da asmoa bertako zuhaitzak landatuz. Proiektuaren nondik-norakoak sakontzen dira erreportajean.
Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur askok zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzula, baietz? Bada oraingoan Edurne Azkaraterekin ibili gara lardaskan.
Bideo-jokoen zalea bazara berriz, jakin Joystick Bi Beñat Rodriguez, gure kolaboratzaileak, Cyberpunk 2077 jokoa aztertu duela. Jolastu ala ez dudan bazabiltza, badaezpada ere lehendabizi irakurri gure adituak esateko duena!
Maitane Legarretak berriz Lumazain atalean, ikusirik azken hilabeteetan Euskal Herriko gatazkaren inguruko hainbat kultur sorkuntza argitaratu direla telesail eta pelikula moduan, gaiaren inguruko bi liburu gomendatu dizkigu. Bada era garaia zentsurarik gabe minaz hitz egin eta sakontzeko zauriak behingoz itxi daitezen.
Ane Irabazabalek ere pertsonei sufrimendu ugari ekartzen dizkien mafiei buruz hitz egiten digu oraingo honetan Munduen Gerra atalean. Baby Gang izenez ezagutzen dira eta millennial mafiosoak dira. Oso gazteak eta hiltzeko beldurrik ez dutenak dira; alternatiba gutxi dituzten Napoliko gazteak.
Eta noski, betiko moduan gomendioz gainezka dator apirileko aldizkaria ere: musika, pelikulak, telesailak, sexu kontuak, argazki ederrak, ilustrazio hobeak, gomendio gastronomikoak... apirilaren 2tik aurrera eskuragarri, galduko duzu?
Eta kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: