Zer aurkituko duzu abenduko GAZTEZULO aldizkarian?

Zer aurkituko duzu abenduko GAZTEZULO aldizkarian? Eguberriak ate joka ditugun honetan, ohi baino eskuzabalago sentitzen gara GAZTEZULOn. Horregatik, azken urteetan ohikoa dugun moduan aldizkari bakarrean bi azal topatuko dituzu, bi elkarrizketa nagusi, eta oro har, eduki mardulagoa. Abenduaren 1etik aurrera eskuragarri. Hona hemen nobedadeetako batzuk. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-aurkituko-duzu-abenduko-gaztezulo-aldizkarian-2/@@download/image/azalak.jpg
2023/11/28
Eguberriak ate joka ditugun honetan, ohi baino eskuzabalago sentitzen gara GAZTEZULOn. Horregatik, azken urteetan ohikoa dugun moduan aldizkari bakarrean bi azal topatuko dituzu, bi elkarrizketa nagusi, eta oro har, eduki mardulagoa. Abenduaren 1etik aurrera eskuragarri. Hona hemen nobedadeetako batzuk.
Zer aurkituko duzu abenduko GAZTEZULO aldizkarian?

Bulego taldeak ibilbide luzea ez badu ere, hiru-lau urtetan zeresana eman du eta bere zalegoa etengabe hazten ari da. Espero gabeko arrakastaz mintzatu gara eurekin, baina batez ere musikaz aritu dira, hori baita euren pasioa. 

Goiatz Labandibar idazleak, berriz, bere lehen nobela kaleratu berri du, Bekatua. Liburuan jorratzen diren hainbat gaietan sakonduz askotariko meloiak ireki ditu elkarrizketa interesgarri honetan. 

Erreportajea atalean Jaione Dagdrømmer selfi terapia ezagutaraziz digu. Guztion poltsikoan dagoen terapia da eta ondo egin ez gero hainbat onura eduki litzake. Ez galdu!

Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Intza Alkain aktorearekin ibili gara lardaskan.

Atal arinekin jarraituz, Zirt-Zart deitutakoa ere badugu. Bertan, Gaizka Izagirre, gure zuzendari txit gorenak ezohiko galderentzatezohiko erantzunak topatu behar izan ditu. Bi aldiz pentsatu gabe botatakoak izan dira, inongo zentsurarik gabe.

Elkarrizketa estra bat ere topatu liteke aldizkari berezi honetan. Joseba Larratxe marrazkilariarekin mintzatu gara Ni ez naiz Mikel Laboa lanagatik lortutako Euskadi Literatura Saria aitzakia moduan hartuta. 

Pantaila Txikian sailean, Gaizka Izagirrek urteko telasailik onenen zerrenda ederra osatu dugu, zer ikusi ez dakizunerako aproposa.

Sukalde Kontuaken, Oraitz Garciak Anne Otaegiren sukaldaritza eta Osoa Cooking, bere proiektu interesgarria, ezagutarazi dizkigu. 

Ohitura onak mantenduz musika, telesail eta pelikula gomendio ugari ere badakartzagu. Baita bidaiak, albiste baikorrak eta argazki bikainak ere. Abenduaren 1etik aurrera eskuragarri, galdu egingo duzu?

Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: