Zer aurkituko duzu abenduko GAZTEZULO aldizkarian?

Zer aurkituko duzu abenduko GAZTEZULO aldizkarian? Abenduko aldizkaria sekula baino ezusteko gehiagorekin dator! Aldizkari bakarra izango da, baina bi azalekoa! Alde batean Merina Gris egongo da eta bestean Neomak. Talde oso ezberdinak euren artea, baina biak sekulako nortasuna dutenak. Bestalde, noski, betiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu ehundik gora orritan. Abenduaren 7tik aurrera kalean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-aurkituko-duzu-abenduko-gaztezulo-aldizkarian-1/@@download/image/245.jpg
2022/12/05
Abenduko aldizkaria sekula baino ezusteko gehiagorekin dator! Aldizkari bakarra izango da, baina bi azalekoa! Alde batean Merina Gris egongo da eta bestean Neomak. Talde oso ezberdinak euren artea, baina biak sekulako nortasuna dutenak. Bestalde, noski, betiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu ehundik gora orritan. Abenduaren 7tik aurrera kalean.
Zer aurkituko duzu abenduko GAZTEZULO aldizkarian?
 Musika zalea bazara ezin duzu abenduko aldizkaria galdu. Azal bikoitza duen ehun orritik gorako aldizkari berezia da. Alde batean Merina Gris taldeari elkarrizketa topatuko duzu, eta beste aldean Neomak taldeari egindakoa. Biak ala biak egungo euskal eszenan zeresana ematen ari diren taldeak dira eta etorkizun oparoa dute aurretik. Ez galdu!
 
 
Erreportajea atalean Maitane Legarreta Etxezarretak Gazteen ahotsa zabaltzen artikulu mardula osatu du. Bertan gazteek euren kezken, hausnarketen eta bizipenen inguruan aritzeko dituzten hutsuneaz mintzatu da, baita hauek betetzeko egun dauden proiektuez ere. 
 
Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Lur Errekondo harri-jasotzailearekin ibili gara lardaskan. 
 
Atal arinekin jarraituz, Zirt-Zart deitutakoa ere badugu. Bertan, ezohiko galderentzat, Aner Peritz bertsolariak, ezohiko erantzunak topatu behar izan ditu. Bi aldiz pentsatu gabe botatakoak izan dira, inongo zentsurarik gabe.
 
Moda kontuak atalean Iraide Ibarrondo kolometriaz mintzatu zaigu eta neguan izango diren joeren berri ere eman digu. 
 
Urtea bukatzen ari den honetan zerrendak ere oso ohikoak izan ohi dira. Guk ere ez du hutsik egin nahi izan eta Gaizka Izagirrek 2022ko telesailik onenen zerrenda osatu du Pantaila Txikian altalean. Oraitz Graciak, berriz, Sukalde Kontuak sailean Euskal Herritik barna ibili ondoren, aurte ezagutu dituen ezusteko gastronomiko pozgarrienak zerrendatu ditu. 
 
Ohitura onak mantenduz musika, telesail eta pelikula gomendio ugari ere badakartzagu. Baita ilustrazio eta argazki bikainak ere. Abenduaren 7tik aurrera eskuragarri, galdu egingo duzu?
 

Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: