Zer aurkituko duzu abenduko GAZTEZULO aldizkarian?

Zer aurkituko duzu abenduko GAZTEZULO aldizkarian? Kerobia zalea bazara ezin duzu galdu abenduko aldizkaria. Talde nafarrak bere itzulera iragarri du oraintsu, baita disko berri bat ere eta gu eurekin izan gara, elkarrizketa sakon baten bidez, horren berri zuei emateko. Bestalde, noski, betiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu abenduaren 3tik aurrera. Jakin nahi zein diren? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-aurkituko-duzu-abenduko-gaztezulo-aldizkarian/@@download/image/AZALA_234.jpg
2021/12/01
Kerobia zalea bazara ezin duzu galdu abenduko aldizkaria. Talde nafarrak bere itzulera iragarri du oraintsu, baita disko berri bat ere eta gu eurekin izan gara, elkarrizketa sakon baten bidez, horren berri zuei emateko. Bestalde, noski, betiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu abenduaren 3tik aurrera. Jakin nahi zein diren?
Zer aurkituko duzu abenduko GAZTEZULO aldizkarian?

Aipatu bezala, Kerobia talde eraberrituarekin elkartu gara euren itzuleraren berri eman eta abenduaren erdialdean argitaratuko duten disko berriaren inguruan apur bat gehiago jakiteko. Kerobia zalea bazara harribitxia da aldizkari hau! 

Erreportajean berriz Jaione Dagdrømmer-ek lipedema gaixotasun ezezagunean sakondu du. Bazenekien emakumeen %11k pairatzen duela? Gaixotasuna ezaguna ez denez, ordea, behar baino gutxiago diagnostikatzen da, gaixoaren sufrimendua zentzugabeki areagotuz. 

Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako askok zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Irati Errandonea kazetariarekin ibili gara lardaskan. Eta gehiago irakurtzeko gogoz gehiagorekin gelditu direnek, zuzenean Ipuin Erotikoaren atalera jo dezakete, ustekabeko amaiera topatuko duzue bertan!

Eider Saezek, berriz, Sarean atalean Instagram, TikTok eta Twitch-en aurkitu daitezkeen zenbait gomendio ematen digu, Gabonetarako prestatzen has gaitezen. 

Zientzia Kaieratik atalean, Ziortza Guerzuragak animalia ezberdinen sexua praktikatzeko moduak dakarkigu, baita espezie bakoitzeko emeek eraiki dituzten defentsa mekanismo bitxiak ere. Benetan interesgarria! Neska honekin beti ikasten da zerbait!

Ane Irazabalek, Munduen Gerra atalean, Polonia eta Bielorrusiaren artean, ez aurrea ez atzera, dauden errefuxiatuen egoera lazgarriaren lagin, erabat beharrezkoa, ekarri digu. 

Maitane Legarreta, berriz, Lumazain atalean, Igone Mariezkurrena kazetariak eta Irantzu Pastor argazkilariak osatu duten Lumineszenteak liburuaz mintzatu da. Isilpeko emakumearenganako indarkeria azaleratzen du ezinbesteko lan mardul honek. 

Sukalde Kontuak atalean, Oraitz Garciak zenbait liburu gastronomikoren gomendioa egiten digu, Gabonetan, senitarteko eta lagunak aho zabalik uzteko zure platerekin! Iruditan atalean, berriz, Arriguriko talde magikoak argazki ezin liluragarriagoekin bilduma osatu digu. 

Eta noski, betiko moduan gomendioz gainezka dator apirileko aldizkaria ere: musika, pelikulak, telesailak, ilustrazio bikainak abenduaren 3tik aurrera eskuragarri, galduko duzu? 

Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: