Zer amesten dute txakur eta katuek?

Zer amesten dute txakur eta katuek? Zientzialariek diotenez egunean zehar egin dituzten jarduerak birbizitzen dituzte ametsetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-amesten-dute-txakur-eta-katuek/@@download/image/1477394953_418140_1477397217_noticia_normal.jpg
2020/06/22

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Zientzialariek diotenez egunean zehar egin dituzten jarduerak birbizitzen dituzte ametsetan.
Zer amesten dute txakur eta katuek?

Gizakiok bezala, gure maskotek ere eguneroko bizitzarekin amets egiten dute begiak ixtean. Ikerketa zientifiko ugarik horrela ziurtatzen dute. Zure maskota lokartu eta minutu batzuetara behatzen baduzu, zuk zeuk frogatu ahal izango duzu hori.

Ikerketen arabera, txakurrak lokartu eta 20 minutura hasten dira ametsetan. Zure maskota isatsa mugitzen, biboteak mugitzen, dardarka edo hankak mugitzen hasten bada, ziurrenik ametsetan ari da. Izan ere, txakur zein katuk, egunean zehar egindako jardueren inguruan amets egiten dute, gutxi gora behera gizakion antzera. 

Maskoten amets fasea
Adituen aburuz, ametsetan bi fase igarotzen dituzte maskotek:  REM ametsa eta uhin geldoko fasea. REM fasean bihotz taupaden maiztasuna eta arnasketa igo egiten dira, eta begiak azkarrago mugitzen dira noranzko guztietan. REM eta uhin geldoko faseak gizakien oso antzekoak dira txakur eta katuetan. 

Denbora horretan zehar garunak egunean zehar ikasitako informazioa prozesatzen du. Beraz, baliteke hankak mugitzen dituenean edo isatsa, egunean zehar izan duen esperientziaren bat birbizitzen egotea. 

Hau ez da zerbait berria ordea, jada 1969an, Michel Jouvet biologoak katuen REM fasea frogatu zuen esperimentuen bidez. Fase honetan, lokartzean eta geldi geratzerakoan modu oso oldarkorrean jokatu zuten katuek: bizkarra kakotu zuten, salto egin eta txistu egin gelan zehar balantzaka zihoazen bitartean. Harrapakinen baten bila ari bailiran legez jokatzen zuten. Eta 70. hamarkada amaieran, Physiological Behavior aldizkariak argitaratu zuenaren arabera 24 orduan 6 txakurrengan jarduera elektrikoa erregistratu zuten, frogatuz txakurrek bere denboraren %44 alerta pasatzen zutela, %21 erdi lo, %12 REM fasean eta %23 lo sakonean, uhin moteleko fasean, alegia.