Zer aldarrikatu dute Emmyetan?

Zer aldarrikatu dute Emmyetan? 'Black-ish' telesaileko Jenifer Lewis Nike arroparekin jantzi zen sarien galan; badakizu zergatik? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-aldarrikatu-dute-emmyetan/@@download/image/GettyImages-1035061422-635x480.jpg
2018/09/18
albiste-laburra
'Black-ish' telesaileko Jenifer Lewis Nike arroparekin jantzi zen sarien galan; badakizu zergatik?
Zer aldarrikatu dute Emmyetan?

Ez zuen diseinuzko soineko dotorerik aukeratu Jenifer Lewisek Emmyen sari banaketarako. Black-ish telesaileko aktorea kirol arropaz jantzita azaldu zen, zehazki Nike markako arropekin. Aldarrikapen oihu bat zela adierazi zuen aktoreak; AEBetako arrazismoaren aurka egin duen kanpaina babesteagatik esker keinua izan zen.

Hain zuzen, Nike markak Colin Kaepernick kirolaria babestu berri du kanpaina batean. Kirolaria makurtu egin zen joko batzuetan, AEBetako ereserkiaren erdian, zuriak ez diren arrazetako hiritarrek jasaten duten arrazismoa salatzeko. Kirolariaren keinua txalotuz, Nike markak Kaepernick aukeratu du bere azken kanpainako irudi moduan, Just do it (Besterik gabe, egin ezazu) lelopean. Ondorioz, Trumpen jarraitzaileek hainbat bideo igo zituzten Nikeren arropa errez. Ironikoena? Nikeren salmentak %30 igo zirela ekintza horiei esker!

'Game Of Thrones' igo da Emmyen tronura

Emmy sarien 70. gala ospatu berri dute, eta dagoeneko ezagutu ditugu aurtengo telesail sarituak... JARRAITU IRAKURTZEN.