Zentzua ote du erlojua eramateak?

Zentzua ote du erlojua eramateak? Dagoeneko ez ditugu behar ordua jakiteko; zergatik eramaten ditugu orduan? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zentzua-ote-du-erlojua-eramateak/@@download/image/f3752921107301.562fb9782e17a.png
2018/06/15
berria
Dagoeneko ez ditugu behar ordua jakiteko; zergatik eramaten ditugu orduan?
Zentzua ote du erlojua eramateak?

Onartu dezagun; aspalditik ez dugu erlojuen beharrik. Mugikorrak gure bizitzan ezinbestekoak bihurtu zirenetik, ezkerreko eskumuturrean iltzatutako bi orratzei ez diegu ia arretarik eskaini. Orduan, zergatik jarraitzen dute gurekin?

 

1) Politak direlako: Bai, politak dira, estetikoki asko gustatzen zaizkigu eta eskumuturrean ezin hobeto gelditzen zaizkigu!

 

 

2) Ordua daukazu? Ez, baina nire agenda esango dizut: Zeinek erabaki zuen erlojuak soilik ordua eman dezakeela? Egungo erlojuak gure beste gailu eta aplikazioekin sinkronizatu daitezke, eta eskumuturrean eraman dezakegu beharrezko informazio guztia.

 

 

3) Irauten dutelako: Mugikorrek edota edozein teknologiak baino gehiago irauten dute, batez ere klasikoek. Nork ez du aitonaren edo osabaren erlojua belaunaldiz-belaunaldi igarotzen ikusi ia pila aldatu beharrik gabe?

 

 

4) Jantzi egiten gaituztelako: Outfit bat ez dago erabat osatuta dagokion erlojua gabe. Elementu estetikoa da, klase handikoa gainera!