Zentral Kafe

Zentral Kafe https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/01/15
albiste-laburra
Zentral Kafe
da Iruñeako kontzertu areto berria. Abenduaren 11n zabaldu zituen ateak estreinakoz eta dagoeneko lehenengo kontzertuak egin dituzte. Abenduaren 25ean, adibidez, El Columpio Asesino eta We Are Standard taldeak aritu ziren. Urtarrilean zehar bertan izango dira, besteak beste, El Drogas, Josh Rouse, Luar na Lubre, Javier Krahe, Izal edota Apocalyptica. Santo Domingo merkatu eraberrituan kokatuta dagoen aretoak espazio kultural bezala ere funtzionatuko du. Horrela bada, Ene Kantak umeentzako ospakizuna eta Zentral Market ekimena jada martxan ditu; azkenak gazte ekintzaileen lana sustatzea du helburu.