Zenith *****

Bikote suediar honek lehenbiziko lan luzea kaleratu zuen iazko abuztuan. 2007an kritika ezin hobeak izan zituen Ep bat atera zuten eta hiru urteko lanaren ondoren, disko bikain hau argitaratu dute. Salbuespen gutxi batzuk izan ezik, benetan musika geldoa egiten dute. Elektronika arinaren laguntzaz, gorabehera pausatuak dituen atmosfera astun bat moldatzen doa. Ingurunean barneratzea lortzen badugu, gure burmuinaren barreneko ahotsak bertan geratzeko adinako hipnosi dosia emango digu. Disko honetako ahots urriak halakoak dira, sugestio leuna, zerbait kontatzeko inolako presarik ez duena, eta azken finean, momentu sakonak burura ekartzen dizkiguna.