Zenbat Springfield?

Zenbat Springfield? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zenbat-springfield/@@download/image/20125312308Oregon.jpg
2012/12/13
berria
Oregon estatuan, Ameriketako Estatu Batuetan, kokaturik dago Springfield hiria. Ez da, baina, Springfield bakarra: Massachusetts, Illinois, Ohio, Nevada, Maine, Kentucky, New Jersey, Virginia, Pensilvania, Tennessee eta Vermont estatuetan ere badago Springfield izeneko herririk. Ohiko toponimia da, dudarik gabe, baina buruhauste bat baino gehiago eragingo zuen, ziur! Dena den, Oregongoak zeresana eman du berriki, The Simpson marrazki bizidun ospetsuen sortzaile Matt Groeningek adierazi duenez, haien bizitokia bertan oinarritu duelako. Telesaila gertutik jarraitu dutenek argitu dute, azkenik, misterioa.