Zenbat ke arnasten duzu egunean? App honek esango dizu

Zenbat ke arnasten duzu egunean? App honek esango dizu Kalera irtetean hainbat zigarro erretzen dituzu kutsaduraren eraginez; badakizu zenbat? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zenbat-ke-arnasten-duzu-egunean-app-honek-esango-dizu/@@download/image/10-shocking-facts-on-the-worst-air-polluted-cities-in-the-us.jpg
2018/04/26
berria
Kalera irtetean hainbat zigarro erretzen dituzu kutsaduraren eraginez; badakizu zenbat?
Zenbat ke arnasten duzu egunean? App honek esango dizu

Hirietako airea kutsatuta dago; herrialdeetako hiriburu handietan, arazoa larria da. Alarma gehien pizten dituena Pekin da, baina gertutik jarraitzen diote Londresek, Madrilek edota New Yorkek. Ikerketen arabera, kalera irteten garen bakoitzean ke kopuru handiak arnasten ditugu, hainbat zigarro erreko bagenitu bezala, baina, zenbat zehazki?

 

 

Shit! I Smoke aplikazioak emango dizu erantzuna. Geolokalizazioaren bitartez, appak zure inguruko airearen kalitatea aztertuko du, horretarako, airearen inguruko informazioa duten datu baseekin konektatuz. Hala, egunero jakin dezakezu zure gorputzak ze aire kalitate arnasten duen, eta zenbat zigarro erretzen dituzun, erretzailea izan ala ez. Probatuko duzu?