Zenbat eta pobreagoa, orduan eta osasun mental kaskarragoa

Zenbat eta pobreagoa, orduan eta osasun mental kaskarragoa Hala dio behintzat ikerketa batek. Pobreziak lau bider areagotzen ditu adin txikiagoengan osasun mentaleko arazoak pairatzeko aukerak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zenbat-eta-pobreago-orduan-eta-osasun-mental-kaskarragoa/@@download/image/14013605753313.jpg
2021/12/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hala dio behintzat ikerketa batek. Pobreziak lau bider areagotzen ditu adin txikiagoengan osasun mentaleko arazoak pairatzeko aukerak.
Zenbat eta pobreagoa, orduan eta osasun mental kaskarragoa

Save the Children erakundearen osasun mentalari buruzko azken txostenak ohartarazten du buru nahasteak 4-14 bitarteko adin txikikoen artean hirukoiztu egin dituela koronabirusaren krisiak. Eta baliabide urriko familietako haurrei eragiten diela batez ere. 

Egun osasun mental arazoak adingabeen %4ri eragiten die. Aldiz, 2017an %1i soilik eragiten zien. Ikerketak kontuan hartu ditu depresioa, antsietatea, suminkortasuna, frustrazioa eta baita, hiperaktibitatea bezalako, jokabide nahasteak ere. GKEren txostenak gurasoek, euren haurren osasun mentalari buruz duten, pertzepzioa ere aztertzen du, haur hauek diagnostikatuak izan ala ez. 

Gainera, arreta gehien bereganatzen duen datua osasun mental txarra eta pobreziaren arteko loturarenak dira. Ikerketak zehazten du baliabide gutxiko etxeetan bizi diren haurrak direla kaltetuenak: horietako %13k gaixotasun mentalak pairatzen dituzte, aldiz, errenta altuko etxeetan bizi diren haurren %3k bakarrik sufritzen dituzte gaixotasun mentalak. Hau da, pobreziak lau aldiz biderkatzen du osasun mentaleko gaixotasunak pairatzeko probabilitatea.