Zenbat diruzale

Bonny eta Fifirna Kenia hegoaldeko bi herrialde dira, eta bertako biztanleek badute pozik egoteko arrazoirik: Shell multinazionalak indigenen esku utzi beharko ditu bi herrialde horien artean dauden lursailak. Hala erabaki du Nigeriako epaitegi batek, multinazionalari lursail horietan legez kanpo egotea egotzi eta gero. Niger Deltaren Emantzipazioaren Aldeko Mugimendua osatzen duten taldeek ongi hartu dute albistea. Talde hauen ustez, indigenak miseria gorrian bizi dira Shell bezalakoak aberasten ari diren bitartean. Azken urteetan, konpainien azpiegituren kontrako hainbat eraso izan dira. Indigenak vs. multinazionalak!