Zenbat buru, hainbat jarrera

Zenbat buru, hainbat jarrera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zenbat-buru-hainbat-jarrera/@@download/image/26p18-2_1369740492.jpg
2003/01/03
erreportajea
Txortan egiteko modu asko daude. Dena dela, sexuan aritzea ez da kirol txapelketa, gozatzea helburu duen jolasa baizik. Jakin minez bazabiltza, irakurtzen jarraitu, izan ere, erreportaje honetan txortan egiteko zenbait jarrera azaldu ditugu. Konplexuak kanpora!

Misiolariaren jarrera
Misiolari europarrek eraman omen zuten larrua jotzeko era hau Afrikara, eta hortik izena: gizona emakumearen gainean jartzen da,  biak etzanda. Honako hau misiolariaren aldaera bat da. Bientzat jarrera erosoa da eta biek goza dezakete modu horretara. Jarrera honetan, mutilak zakila noraino sartzen duen eta erritmoa errazago kontrala dezake. Oro har, zakila sakon sartzea lortzen da. Salbuespenak salbuespen, zakilak ez du neskaren klitoria ukitzen, baina dena dela, neskak eskuak libre ditu, klitoria ferekatzeko, nahi badu. Era berean, neskak parte hartze handiagoa izan dezake pelbisa mugituz.

Kirolzaleentzat

Sasoi onean egotea ezinbestekoa da jarrera hau aukeratzekotan, ez baita erreza zutik larrua jotzea neskari haltzen zaion bitartean. Ezbairik gabe, sexu jarrera deserosoenetakoa da mutilarentzat. Mutilak, lagunari heltzen diola, nahikoa lan izaten du atzera eta aurrera egiten. Neskak, berriz, joan etorrien esku utzi behar du bere burua. Hala ere, ezin uka jarrerak bikotekideak berotzen dituela. Pasio handiko momentuetan egin daiteke ahalegina. Asmatzen baduzue, ez zaizue damutuko. Eta alderantziz bada, utzi beste baterako. Edo, bestela, mutila kiroldegira entrenatzera joan dadila.

Bizkarreko erasoa

Animalien txortan egiteko era datorkigu burura jarrera hau ikusita. Indian eta Afrikan oso zabalduta dago. Neskarentzat ez da oso jarrera erosoa. Dena dela, neskek atsegin dute. Besteak beste, zakila atzetik sartuta, beste jarrera batzuetan ukitzen ez diren aluaren zenbait toki uki ditzakeelako zakilak. Mutilentzat, berriz, ikuspegia eta jarrera bera oso kitzikagarriak dira; bero-bero jarri ohi dira. Jarrera honetan, esan bezala, mutilak aluan sar dezake zakila. Ipurtzulotik sartzeko aukera ere badago, noski. Zenbait bikotek gustukoa dute sexu jolas hau. Hala eta guztiz ere, lehendabiziko aldia bada, ipurtzuloa baselinaz igurtzea komeni da, minik ez hartzeko.

Amazona

Emakumeek oso gogoko dute larrua jotzeko jarrera hau. Izan ere, bere esku dago erritmoa ezartzea. Emakumea gizonaren gainean esertzen da, aurrez aurre, amazona bat balitz bezala, eta gora eta behera egiten du ipurdiarekin. Hortik jarreraren izena. Jarrera honekin, zakila sakon sartzea lortzen da. Gizonarentzat ere jarrera gozagarria da, baina hori bai, ez da oso gomendagarria zakila zutitzeko arazoak dituztenentzat. Bestalde, emakumearen titi buruak eskura ditu eta trebezia pixka batekin klitoriraino ere hel daiteke. Emakumeak gorputza atzeraka okertuz gero, berriz, plazer handiago lor dezake. Oro har, oso jarrera erosoa da bikotekideentzat.

Zutik, aurrez aurre

Ez da jarrera erosoa, eta mutilak derrigorrez indartsua izan behar du. Dena dela, oso gozagarria da, batik bat mutilentzat, beraiek gidatzen baitute "sexu bidaia" . Oro har, modu honetan arituz gero, zakila sakon sartzea lortzen dute mutilek. Baina, jarrera honek badu arazotxo bat: emakumeak ezin du gehiegi parte hartu sexu jolasean, nahikoa lan baitu gizonaren besoen artetik ez erortzen. Aldaketa batzuk egiten badira, ordea, askoz erosoagoa izan daiteke: biak aulkian eserita edo bestela, gizona zutik eta emakumea mahaigainean eserita. Gogoan al dituzue Jessica Lange eta Jack Nicholson  aktoreak "postariari" buruzko film ospetsuan? 

Amazona nagusi


Internet bidez munduko emakumeen eta gizonen artean egindako inkesta baten arabera, larrua jotzeko jarrerarik gogokoena Amazona delakoa da.

 Amazona %43
 Bizkar erasoa
 %38
 Zutik, aurrez aurre
 %4
 Misiolaria %15


Ahozko sexua



Inkesten arabera, ahozko sexua genitalak bero-bero jartzeko erarik gogokoena da bai gizonenzat eta bai emakumeentzat. Sexu jolasen primerako aurrekaria izan daiteke emakumeentzat. Helburua jolasean aritzea bada, inolako erronka eta helburik gabe, ahozko sexua oso praktika gozagarria da, koitoa bera baino gozagarriagoa emakume askoren arabera. Dena dela, asmoa txortan egitea bada, gizonek gehiegi berotzeko arriskua dute.

Felazioa egiteko (zakila miazkatzeko), gizona etzanda ala zutik egon daiteke. Zutik badago, bikotekidea belauniko jartzea da erosoena. Cunnilingus-a egiteko (aluamiazkatzeko), berriz, emakumea aurrez aurre etzanda ala lagunari bizkarra emanez egon daiteke. Dena dela, sexologoen arabera, ahozko sexua praktikatzeko jarrera gozagarrienetakoa 69 delakoa da. Jarrera horri esker, biak batera aritu daitezke. 69a egiteko hainbat aukera daude: bata gainean eta bestea azpian edo saihetsean etzanda. Zuek aukeratu zein duzuen gogokoago.

Beroaldia ez baretzeko


Diotenez, orgasmorainoko bidaian entzumena primerako bidelaguna da. Aieneek,  arnasestuek, garraxiek, hitz politek… pasioa eta gogoa areagotu ditzakete. Hitz egitekotan, ordea, hitzak neurtzea komeni da. Jarraian bildu ditugun gomendioak betez gero, ez dago beroaldia baretzeko arriskurik.

-Ondo pasatzen ari bazara, esan ezazu naturaltasunez.
-Ez alderatu bikotekide berriaren gaitasunak beste norbaiten gaitasunekin.
-Ez kritikatu lagunaren sexuaren tamaina edo itxura.
-Atera ezazu naturaltasunez "txanoa" eta etzazu alferrik denbora gal gaixotasunez hitz egiten.
-Filosofiak, politikak, zientziak… sumendi bat itzal dezakete.
-Sexua ez da azterketa. Beraz, etzazu bikotekidea aproban jar.
-Esaiozu zer gustatzen zaizun, baina lasai eta gozo.
-Ez galdetu behin eta berriro maite ote zaituen.
-Askotan isiltasunak hitzek baino gehiago esaten du.