Zenbait hiri nordikotan faroletan argi gorriak jartzen ari dira

Zenbait hiri nordikotan faroletan argi gorriak jartzen ari dira Beldurrezko pelikula bat badirudi ere badu bere zentzua. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zenbait-hiri-nordikotan-faroletan-argi-gorriak-jartzen-ari-dira/@@download/image/1366_2000.jpeg
2023/05/09

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Beldurrezko pelikula bat badirudi ere badu bere zentzua.
Zenbait hiri nordikotan faroletan argi gorriak jartzen ari dira

Gladsaxe herrian, Kopenhagetik 13 kilometrotara 2021. urte amaieran bideko argiztapen berria instalatu zen. Ohiko argien ordez argi gorriak jarri ziren, bertako sagu-zahar kolonia baten mesedetan. 

Kolore gorriko farolak lagunkoiagoak dira sagu-zaharrekin eta baita inguruko beste espeziekin ere. Argi gorriak jokabidean eragin gutxiago du. 

Hori bai, bideko argi guztiak ez dira gorria pasa. Zenbait puntutan argi zuri tradizionala mantendu da, batez ere bizikletak igarotzen diren guneetan, ikusgarritasun gehiago izan dezaten. Beste gune guztietan, ordea, argiztapen gorria instalatu da. 

Berdina egin zuen Nieuwkoop hiri Holandarrak. Inguru honetan desagertzear dagoen sagu-zahar espeziea bizi da eta horregatik hautatu ziren argi gorriak. 

Luzera motzeko uhinak (urdina, berdea, morea) animalien jardueretan eragin gehiena dutenak dira. Uhin luzekoek ordea (laranja edo gorria) gutxiago eragiten diete. Honegatik, argi tradizionalek sagu-zaharren hegaldian eragina izan lezakete eta baita bere gaueko jokabidean, euren desagerpenean lagunduz, zoritxarrez.

Bitxikeri moduan, jakin, urpekarien argia ere gorria izan ohi dela eta berriki Apple Watch Ultra erlojuak, muturreko baldintzetan kirola egiteko pentsatu izan denak, gaueko moduan argiztapen gorria du.