Zellweger bueltan da

Zellweger bueltan da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zellweger-bueltan-da/@@download/image/renee_zellweger_1396530011.jpg
2014/04/07
albiste-laburra
Zellweger bueltan da
2010ean My Own Love Song estreinatu zuenetik, pantaila handitik urrun izan da Renée Zellweger, baina esku artean du film berri bat: The Whole Truth. Daniel Craig izango da bigarren portagonista, eta istorioa sekretupean mantentzeko ahaleginak egiten ari diren arren, filtratu dutenaren arabera, epaiketa bat izango da filmaren ardatza. Zantzuek diote hala izan daitekeela, kontuan hartuta Frozen River (2008) eta Law and Order: Special Victim Unit telesailen zuzendari izan den Courtney Hunt kontratatu dutela filma zuzentzeko.