Zeledon hemendik aurrera emakumezkoa ala gizonezkoa izan liteke

Zeledon hemendik aurrera emakumezkoa ala gizonezkoa izan liteke Neska eta Blusen Elkarteak Zeledon emakume bat izateari atea ireki dio. Aho batez onartu dute erabakia. Horretaz gain, Zeledon izateko epea bost urtetara mugatu dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zeledon-hemendik-aurrera-emakumezkoa-ala-gizonezkoa-izan-liteke/@@download/image/AYU-DIA-6x6-0608-Autor-J.L.Barroso.-Hacia-1971.-Bajada-de-Celedon.jpg
2023/04/19

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Argazkia: J.L.Barroso

Neska eta Blusen Elkarteak Zeledon emakume bat izateari atea ireki dio. Aho batez onartu dute erabakia. Horretaz gain, Zeledon izateko epea bost urtetara mugatu dute.
Zeledon hemendik aurrera emakumezkoa ala gizonezkoa izan liteke

2023 honetan Gorka Ortiz de Urbina azken aldiz izango da Zeledon. Datorren urtetik aurrera Gasteizko edozein pertsona izan liteke Zeledon. 

Horretarako, Zeledonen hautaketa prozesuan hainbat aldaketa egin dituzte. Udalari aurkeztutako dokumentuan zehazten dute Neska eta Blusen Elkarteak nortzuk izango diren erabakiko duten eragileak, hautaketa prozesua noiz hasiko den, hautagaien aurkezpena nola egingo den, eta eragileen arteko mahaia nola osatuko den. Zeledonen papera egingo duen pertsonaren oinarrizko betebeharrak ere zehaztu dituzte: Blusen eta Nesken Batzordean ordezkaritza duen blusen eta nesken kuadrilla bateko kide izatea, eta EAEko hizkuntza ofizialetan (gaztelaniaz eta euskaraz) zuzen hitz egiteko gaitasuna izatea. Azkenik, Zeledon izateko epea bost urtetara ere mugatu dute. 

Historikoki egin izan den bezala, erabakia hartzeko eragile nagusia Blusen eta Nesken Batzordea bera izango da, asanbladak, juntak eta berdintasun taldeak osatutakoa. Aurretik Zeledon izan diren pertsonek ere prozesuan lagunduko dute, "figuraren garrantziari buruzko esperientzia eta ezagutza emanez".