Zelda telebistara?

Zelda telebistara? https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/03/11
albiste-laburra
Zelda telebistara?
Netflix ordainpeko telebista zerbitzuak HBO edota AMC bezalako telebista kateei aurre egiteko asmoz jarraitzen du. Orange is the New Black zein House of Cards bezalako telesailek ondo funtzionatu dutela kontutan hartuta, ekoizpen propioaren aldeko apustua indartuko du. Eta esku artean dituzten proiektuen artean, interesgarrienetakoa Nintendoren The Legend of Zelda bideo joko saga ezagunaren moldaketa izan daiteke. Zurrumurruek diotenez, Link gazte abenturazalea protagonista duen familia osoarentzako egokitutako Game of Thrones halako bat izango da.