Entzuten dugun musika jaio ginen urteak baldintzatzen du

Adibidez, Radiohead taldearen Creep abestia arrakastatsuena izan zen egun 38 urte dituzten gizonezkoen artean (14 zituzten argitaratu zenean). Baina ez dago 300 abesti gustukoenen artean 10 urte lehenago edo 10 urte beranduago jaio direnen artean.
Belaunaldien arteko musika
Stephens-Davidowitz-ek 1960-2000 urteetan Billboard zerrendako buru izan ziren abestiak aztertu ditu. Batez ere, abesti hauek argitaratu zirenean euren zaleen gehiengoak zuen batezbesteko adina. Aurkitu du 14 urteko adina konstantea dela.
Orain dela hamar urte atzera kaleratu ziren abestiak, bataz beste, arrakasta dute orduan 14 urte zituzten gizonezkoen artean. Helduaroan euren gustuak finkatzeko garairik garrantzitsuena da gizonentzat 13-16 urteko tarte hori.
Eta emakumeak zer?
Emakumeen kasuan, euren abesti gustukoenak, bataz beste, 13 urte zituztenean argitaratu ziren. Emakumeentzat euren gustuak finkatzeko garairik garrantzitsuena 11-14 urte bitartekoa da.
Unerik garrantzitsuenek bat egiten dute nerabezaroaren amaierarekin, non nesketam gizonezkoetan baino lehenago gertatzen zaien. Emakume zein gizonentzat, 20 urteak erabakigarriak izan baziren ere euren gustu musikalak finkatzerako garaian, ez ziren nerabezaroa bezain erabakigarriak izan.
Alta, gustu musikala ez dago erabat determinatua jaiotza urtearekin, baina belaunaldien arteko efektuak eragin garrantzitsua dute. Ikerketa honek erakusten du, gehiengoak, emakume zein gizon, heldu garenean ere, gure nerabezaroan liluratu gintuen musika nahiago dugula.