Zein moto nahi duzu?

Motorra erosi nahi duzu, eta ez dakizu nondik hasi? Hona hemen motorra erosi aurretik jakin beharreko hamar kontu.
1-Hiri edo herri barruan erabiltzeko
Lehenik eta behin, zein behar dituzun aztertu behar duzu, hau da, motorra zertarako erabiliko duzun zehaztu. Lanera edo ikastetxera joateko erosi nahi baduzu, eta horretarako urrutira jo beharrik ez baduzu, ez duzu oso handia behar: 49 eta 75 zentimetro kubiko arteko motor batekin nahikoa. Scooter eredua da erabiliena horretarako. Ez dute aldagailurik, eta gidatzeko errezak dira.
2-Bakarrik joango al zara?
Motorra erosi aurretik, bakarrik erabiliko duzun ala lagunen bat eramango duzun pentsatu behar duzu. Bakarrik erabiltzeko bada, motor txiki batekin nahikoa izango duzu. Motorren bi lagun ibili behar badira, ordea, 75 zentro kubikotik gorako motorra erostea komeni zaizu. Erosoago eta seguruago joango zara.
3-Bidaiak egiteko
Motorrarekin irteera luzeak egiteko asmoa izanez gero, handiagoa erosi beharko duzu: 400 eta 3.000 zentimetro kubiko arteko makina bat aukera duzu. Hori bai, kontuan hartu motor hauek abiadura handia hartzen dutela, eta gidatzeko, beste motorretan baino trebezia handiagoa behar dela.
4-Segurtasun neurriak
Merkatuan dauden motor guztiek legeak agindutako segurtasun neurriak bete behar dituzte. Hala ere, ez dago soberan, motorraren ezaugarriei zorrotz erreparatzea: egonkorra ote den, balaztak nahikoa indartsuak ote dituen Hona hemen sekula ahaztu behar ez duzun arau bat: ezinbestekoa da eroso joatea. Beraz, zurekin bat datorren ibilgailua aurkitu behar duzu.
5-Kontsumoa
Motorrak zenbat eta abiadura handiagoa hartu, orduan eta kontsumo handiagoa du. Tamaina txikikoek, batez beste bi litro gasolina inguru behar dute 100 kilometro egiteko. Hala ere, badira kontsumo txikiagokoak ere. Besteak baino garestiagoak izan ohi dira. Baina, erraz orekatuko da hori, gutxiago ordainduko baituzu gasolinan. Aztertu ezazu ondo halakorik erosteak merezi duen.
6-Marka ezagunak erosi
Makina bat marka daude: Aprilia, Benelli, Beta, Derbi, BMW, Peugeot, Suzuki, Custom, Daelim Hala ere, japoniarrak omen dira puntakoenak: Honda, Yamaha, Suzuki "Onenetakoak dira", dio Automo Egiako Asier Garciak. Prezioei dagokienez, ziklomotor batek 50 zentimetro kubiko artekoa 1.000 bat euro balio ditu, eta 3.000 zentimetro kubikoko motorrek 15.000 bat euro.
8-Mantentze-lanak
Ez bazara mekanikaria edo konponketa lanetan aditua, eros ezazu mantentze-lan errazeko motorra. Horregatik ere, interneten motor eskaintza zabala dagoen arren, motor denda batera joatea da egokiena; ibilgailuaren nondik-norakoak gertutik ezagutzeko aukera izango duzu eta erosi osteko zerbitzua ere eskura izango duzu.
9-Ez itsutu itxurarekin
Ez zaitez motorraren itxurarekin itsutu. Ondo azter itzazu aukera guztiak: prezioa, asegurua zenbatekoa izango den, eskaintzen dizuten zerbitzua, bermeak Horretarako denda bat baino gehiago bisitatzea komeni zaizu.
10-Zentzuz jokatu
Behin erosi beharreko motorra aukeratuta, errepideetan ibiltzeko garaia da. Errepidean segurtasun neurriak bete behar dira: ikurrek agindutako abiaduran ibili, kaskoa jarri Gogoan izan: arriskutsua ez da motorra bera, erabiltzeko moduan baizik.

Duela hamarkada batzuk Vespa, Vespino eta Mobillette markako moto txikiak nagusi ziren gazteen artean. Azken hamarkadetan, bilakaera izugarria izan da arlo horretan, eta gaur egun, horrelako motorrak oso atzera geratu dira. "Esaterako, Vespa aztertzen hasita, antimotorra dela esango genuke: balazta ahulak ditu, motorea albo batean du, eta horrek egorkontasun eza dakar Antzeko zerbait gertatzen da garai bereko beste moto txikiekin ere. Azken belaunaldiko motorrek zerbitzu hobeagoak eskaintzen dituzte: seguruagoak eta erosoagoak dira, gauzak gordetzeko tokia izan ohi dute, automatikoak dira Abantaila asko dira", esan digu Asier Garcia Automoto Egia dendako saltzaileak.
Mapfre aseguru etxearen ikerketa baten arabera, motorren erabiltzaileen %80 20 urtetik beherako gazteak dira. Multzo horrek istripu asko izan ohi du motorrekin eta autoekin. Hori dela eta, azken urteetan erabat garestitu dira gazteentzako aseguruak, batez ere motorren arloan. "Ondorioz, asko dira segururik gabe motorretan ibili ohi diren gazteak, eta hori oso arriskutsua da. Tarteka, aseguru etxeek gazteentzako eskaintza bereziak egin ohi dituzte, baina arazoa konpontzeke dago. Auzia dela eta, salmentek %30 behera egin duela diote saltzaileek", dio Jon Bastida RACVNko (Hego Euskal Herriko bidari elkarte bat) kideak.
Nolanahi ere, asko dira oraindik motorraz baliatzen diren gazteak. 2003an, 72.010 motor zeuden matrikulatuta Hego Euskal Herrian: 23.126 Nafarroan, 23.054 Gipuzkoan, 19.525 Bizkaian eta 6.305 Araban.

Vespatik Scooter-era

Asgurua oso garesti