Zein dira emojirik maitatuenak eta zein gutxien estimatuak?

Zein dira emojirik maitatuenak eta zein gutxien estimatuak? Adobek oraintsu «Future of Creativity: 2022 Global Emoji Trend Report» ikerketa argitaratu berri du. Bertan, emojiek egungo komunikazio digitalean duten eragina aztertzen du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zein-dira-emojirik-maitatuenak-eta-zein-gutxien-estimatuak/@@download/image/Captura de Pantalla 2022-09-28 a las 13.35.44.png
2022/10/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Adobek oraintsu «Future of Creativity: 2022 Global Emoji Trend Report» ikerketa argitaratu berri du. Bertan, emojiek egungo komunikazio digitalean duten eragina aztertzen du.
Zein dira emojirik maitatuenak eta zein gutxien estimatuak?

Galdetegia pasa zitzaien 10.000 erabiltzailetako %91k aitortu zuten emojiek erraztasun handiagoz adierazten laguntzen diotela, eta %71 bat datoz emoji inklusiboek elkarrizketa eraikitzaileagoak sortu ditzaketela gai kultural eta sozialetan. Gainera, galdetutakoen %82ak uste du emojiek eskaintzen dutena baino ordezkapen zabalagoa izan behar luketela.

Ikerketaren ondorio interesgarrienak dio emojiek ez dutela beti erabiltzaileek uste duten esanahia eta euren esanahia, gainera, etengabe aldatzen ari direla. Honela, behatu da, emojien erabilera eraginkortasuna hobetzen duela, sorkuntza bultzatu eta lan harreman indartsuagoak sortzen dituela. 

Baina goazen garrantzitsuenera. Zein dira, mundu mailan, emojirik gustukoenak? Lehen postua barrez lehertzen ari den aurpegiak du 😂, ondoren erpurua gora duen eskua 👍, aurpegia okertuta barrez lehertzen ari dena 🤣, bihotza eta musua bihotzarekin 😘. Gorrotatuenen artean kakaren emojia 💩, haserrearena 😠 eta lotsatu aurpegiarena 😳 daude. 

Lehen genioen emojiek ez dutela beti uste dugun hori esan nahi, emoji gaizki ulertuenak cowboy-arena 🤠, gereziena 🍒 eta buruz behera dagoen aurpegiarena 🙃 dira. Bestalde, ligatzerako garaian erakargarrienak bihotzak dituen aurpegia 🥰, begien ordez bi begi dituen aurpegia 😍 eta bihotz-musua ematen ari dena 😘 suertatzen zaizkigu. Aldiz, alberjinia 🍆, kaka 💩 eta haserre aurpegiak 😠 ez dira horren erakargarriak suertatzen ligatzerako garaian. 

Ikerketaren emaitza osoak ikusi nahi badituzu jo Adoberen blogera, bertan baitaude ikerketa dibertigarri honetatik ateratako ondorio guztiak.