Zein da gehien saldu den euskarazko liburua?

Zein da gehien saldu den euskarazko liburua? Eleberri honek 100.000 ale baino gehiago saldu ditu eta 49.edizioa kaleratu da. Zein den jakin nahi baduzu, segi irakurtzen! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zein-da-gehien-saldu-den-euskarazko-liburua/@@download/image/B5dyhUaIQAA5Bte.jpg
2025/03/18

Testua: Maitane Legarreta

Eleberri honek 100.000 ale baino gehiago saldu ditu eta 49.edizioa kaleratu da. Zein den jakin nahi baduzu, segi irakurtzen!
Zein da gehien saldu den euskarazko liburua?

Lehen argitaraldia duela 31 urte, 1994ko apirilean, izan zuen eta oraingoz azkena 2025eko apirilekoa izango da, 49.argitaraldia hain zuzen ere. Ziur zuk ere irakurri duzula edo behintzat inoiz liburu honen inguruko zer edo zer entzun duzula. Joxean Sagastizabalen Kutxidazu bidea, Ixabel liburuaz ari gara. 

19 urte zituela, 1976an, baserri batera joan zen Joxen Sagastizabal, hilabete egin zuen bertan, euskara hobetze aldera, eta esperientzia berezia izan zen berarentzat. Baserri mundua ezagutu zuen, bera kaletar peto-petoa baitzen. Egun batez, kuadrillakoei baserriko pasadizoak kontatzen aritu zen eta barrez lehertu omen ziren. Hau guztia kontuan izanda, sortu zuen liburua, benetako gertaeretan oinarritutakoa.

Liburuan Juan Martin donostiar gaztea da protagonista, euskaltegian ikasitako euskara hobetzera doana Tolosaldeko baserri batera. Baserriko girora, ohituretara, zereginetara eta bertako euskara moldatu beharko da, eta alaba gazteenaz maiteminduko da, Ixabelez. Goizetan euskara eskoletara joango da eta hainbat lagun ezagutuko ditu. Euskaraz ulertzeko eta hitz egiteko zailtasunak, kalekumea izatearen ajeak, maitasun kontuak eta bestelako gorabeherak kontatzen ditu liburuak, umorez. 

Liburuaren jarraipena, formatu askotan
Istorio honetan oinarritutako antzezlana estreinatu zuen Gorringo Antzerki taldeak 2003an eta handik hiru bat urtera, Fernando Bernuesek eta Mireia Gabilondok zuzendutako filma aurkeztu zuten Donostiako Zinemaldian.

Telesaila emititu zuten ETB1en, eta Demode Produkzioak-ek Kutsidazu bidea Ixabel, musikala antzezlan-musikala sortu zuen 2020an. Gainera, Sagastizabalek liburuaren jarraipena argitaratu zuen 2006an, Kutxidazu berriz, Ixabel izenekoa.

Eta zuk liburua irakurri al duzu edota filma ikusi? Kontaiguzu gure sare sozialetan!