Zegama-Aizkorri ikusgarria, igandean

Zegama-Aizkorri ikusgarria, igandean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zegamaaizkorri-ikusgarria-igandean/@@download/image/20105147428Zegamaaizkorri.jpg
2012/12/13
berria
Zegama-Aizkorri ikusgarria, igandean
Mendi maratoia jokatuko dute igandean. Ohiko maratoiek bezala, 42 kilometroko ibilbidea egin beharko dute korrikalariek. 09:00etan aterako dira Zegamako plazatik.

Hainbat malda igo eta jaitsi beharko dituzte lasterketan: Iramendi, Aratz, Atabarreta…Sancti Spiritun jan eta edana izango dute lasterkariek, probako aldapa gogorrenetako bati ekin aurretik: Aizkorri. Kilian Jornet kataluniar gazteak du aukera gehien irabazteko. Etxeko korrikalariei dagokienez, besteak beste, Aitor Osa txirrindulari ohia eta Nerea Amilibia lehiatuko dira.