Zeelanda Berriko ministro bat, ospitalera bizikletan erditzeko
Ekologismoaren defendatzaile sutsua da Julie Anne Genter, eta erditzeko unean ere bizikleta aukeratu du garraio moduan!

Alderdi ekologistako kidea da Julie Anne Genter Zeelanda Berriko Emakumearen Ministroa; garraio jasangarrien defendatzaile sutsua, leku guztietara bizikletaz joateko ohitura du, lanera, etxera, enkarguak egitera... eta erditzera. Hala argitaratu berri du Twitterren; erditzera zihoala sentitzean, senarrarekin batera bizikleta hartu eta kilometro bateko distantziara zegoen ospitalera joan ziren.
Genter 42 asteko haurdunaldian zegoen, eta erditzea induzitu behar ziotenez, ospitalera joan zen igande honetan. Haurra arazorik gabe izan du ministroak. Zer iruditzen zaizue?