Zeelanda Berriak munduko lehen nekazaritza-zerga ezarri nahi du animaliengatik sortzen diren karbono igorpenak murrizteko

Zeelanda Berriak munduko lehen nekazaritza-zerga ezarri nahi du animaliengatik sortzen diren karbono igorpenak murrizteko 2025. urterako abeltzainek zerga bat ordaindu beharko dute herrialdean behi eta ardiek euren korroskadek sortzen dituzten karbono igorpenak konpentsatzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zeelanda-berriak-munduko-lehen-nekazaritza-zerga-ezarri-nahi-du-animaliengatik-sortzen-diren-karbono-igorpenak-murrizteko/@@download/image/1366_2000.jpg
2022/10/25

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

2025. urterako abeltzainek zerga bat ordaindu beharko dute herrialdean behi eta ardiek euren korroskadek sortzen dituzten karbono igorpenak konpentsatzeko.
Zeelanda Berriak munduko lehen nekazaritza-zerga ezarri nahi du animaliengatik sortzen diren karbono igorpenak murrizteko

Zeelanda berriko lehen ministroa den Jacinda Ardern-ek iragarri zituen krisi klimatikoari aurre egiteko neurri berriak eta horien artean zegoen aipatutako zerga. Honela, 2025. urtetik aurrera abeltzainek euren animalien igorpenengatik zerga bat ordaindu beharko dute. 

"Proposamen honekin, Zeelanda Berriko abeltzainak lehenak izango dira euren jarduerak sortzen dituen igorpenak murrizten", adierazi zuen Ardern-ek herrialdeko esne-etxalde batean emandako prentsa konferentzian. 

"Klimarekin lagunkoiak diren jarduerak praktikan jartzen dituzten abeltzain ekoizleek, berriz, pizgarri fiskalak jasoko dituzte", esan zuen. Hala ere, nekazari eta abeltzain taldeek proposamena modu argian kritikatu dute. Proposamena kontsultarako irekita egongo da azaroaren 18ra arte. 

"Munduko beste inongo herrialdek ez ditu oraindik abeltzaintzak sortutako igorpenak murrizteko neurriak garatu, horregatik, gure abeltzain eta nekazari ekoizleak lehena izango dira onurak jasotzen ere", adierazi du Ardern-ek. "Igorpenak murrizteak gure abeltzainak munduan onenak bilakatuko ditu, baina horretaz gain, munduari ere on egingo diote". 

Federated Farmers, herrialdeko sektoreko industria talde nagusiak esan du zerga honek Zeelanda Berria bezalako herri txiki baten erraiak erauziko dituela eta elikagaien ekoizpenean eragina izango duela, "abeletxeak zuhaitzengatik ordezkatuko baitira". 

Proposatutakoaren arabera, 2025. urterako, animalia kopuru batetik gorako abeltzainek eta ongarri kimikoak erabiltzen dituzten nekazariek, gobernuari 2-3 urtetik behin zerga bat ordaindu beharko diote.